Zarautz (Gipuzkoa)

Eskola

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-102-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Miserikordian egon zen 6 urtera arte, eta gero eskola publikoan sartu zen: maistra batekin 100 ikasle. Neskak eta mutilak elkarrekin egoten ziren txikitan, baina gero bereizita.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Lehenoko eskola motak, hola grupotan eta, igualak izaten al zien?
- Ez, ni oso txikitan, bi urtekin o horrela, jun nintzan Mixerikordira. Han eon nintzan sei urte arte, zeatikan artian ez zuen erten “escuela pública” esaten zitzayon hori, eta ni “escuela públicasetan” sartu nintzanean, maistra batekin ehun giñan. Orduan, zahartsuenak gaztiari, txikiyai, erakusten ziguen; eta horrela juten zan. Geo neskak alde batian eta mutillak bestian. Oaiñ’e ezautzen dezue eskola mutillena, zeako aldian daona, bolatokiko (bueno, bolatokiya oain), leno , este... artzaiñak nola daude, Munizipalak?
- A bai.
- Hori mutillan eskola zan; eta jubilatuan toki hori neskana.
- Zea, Mixeikordiya [...]?
- Hori neskana bakarrik. Ez! Txikiyak, neskak eta mutillak. Baiño geo ya neskak bakarrik.
- Oaiñ’e hala da.
- Oaiñ’e hala al da?
- Txikiyak, zea, neskak eta mutillak.
- Baiño iya bost o sei urte arte. Ta geo ya, neskak beste klase batea juten zian, ta...
- Oaiñ’e...
- Oaiñ’e bai?

Egilea(k): Gorka Aristi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia