Inguruetako umeak Etxezarretara joaten ziren
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-039-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Bere lehengusuak Etxezarreta baserrian bizi ziren, aitak zaintzen zuelako etxea, eta eurak ere asko joaten ziren hara. Noizean behin, txokolatea edo jateko zerbait ekartzen zieten, eta eurentzat festa handia izaten zen.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Arrasate.
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña
- Data: 2009(e)ko otsailaren 04a
- Iraupena: 0:01:05
- Erref: ARR-039/018
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Umetako kontuak , Ohiturak eta bizimodua » Elikadura » Jatekoa eta edatekoa
Transkripzioa
-Hi eskola juaten hintzenan?
-Eskolara baiña Zigarrolara.
-Bera etortzen zonan bakaziñotan?
-Bai, eta hor nire primuak hor bizi zittunan eta ni sarri juaten nintzonan hara, baiñe erresultetan don hola fiestara eurak ekarten zittuenak jaten, ba sagastiko txabolan (...) eitten gauen sue, ta txokolatie, ta bakizu zelako ederto pasetan gauen! Ta eurak pe bai geure...
-Ze juaten ziñaten, auzokide danak, anai arrebak-eta? Zeu zeiñegaz juaten ziñen?
-Ni, Alberto eta Esperantza. Eta gero Justina Arruena, Julia Arruena, ta gintzonan kuadrillakuek. Baiña guk ondo pasetan gixonan, buenoo!
-Zure primuak-eta han bizi zien, ez, etxia zaintzen zebelako?
-Bai. Bera hill arte, e.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!