Etxezarreta baserriko kapera
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-039-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Etxezarreta baserriko jauna ez zen sinestuna, baina hala ere kapera bat zuen etxean eta apaiza ekartzen zuen meza ematera, bertako langileentzat. Madrilen bizi zen eta urtean pare bat aldiz etortzen zen Etxezarreta baserrira.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Arrasate.
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña
- Data: 2009(e)ko otsailaren 04a
- Iraupena: 0:01:05
- Erref: ARR-039/006
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Herriko giroa » Pertsonaia ezagunak , Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriaren historia eta kokalekua , Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Auzoak
Transkripzioa
-Baiña zan ateo. Euki euen lelengoko nobixie, eta itxi euen enbarazada eta resultetan da famelixiek ez otsen itxi ezkonketan neskieri ateo zalako. Eta ateo zan, baiñe krierai eta tiuei eta zera, bera hemen euenien, urtien bi bidar etorten zan ha, Gabonak inguruen eta agostuen, julio-agosto.
-Nun bizi zonan ba?
-Madriden! Eta etxera etorten zanien etorten zien kriedok eta zerok, eta San Prudentziotik etorten zonan abadie mezia emoten. Jaukenan kapilla bat ederkixo ipinitte!
-Etxian bertan zekan kapillia?
-Bai.
-Nahiz ta kristaue ez izen... e?
-Bai.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!