Arrasate (Gipuzkoa)

Etxezarreta baserriko jaunaren "kapritxoak"

Etxezarreta baserriko jaunaren "kapritxoak" <p>Etxezarreta baserriaren inguruetan metal-ura zegoen eta bertako gizonak metal-ura ekarri nahi izan zuen etxera. Horretarako mailak egin behar izan zituen, metal-ura hodietan ekartzea ezinezkoa zelako. Animalientzako nolako etxe dotorea egin zuen azaltzen du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-039-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Etxezarreta baserriaren inguruetan metal-ura zegoen eta bertako gizonak metal-ura ekarri nahi izan zuen etxera. Horretarako mailak egin behar izan zituen, metal-ura hodietan ekartzea ezinezkoa zelako. Animalientzako nolako etxe dotorea egin zuen azaltzen du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Gure euen berak etxien eukittie ur... metal-ure. Kamiñuez bestaldera bere terrenuetan beuen, baiña bere etxien falta euen eta gura euen ekartia. Eta metal-ure etxera ezin leike ekarri, zegaittik eze zera jaten dau, burdiñie, burdiñie jan eitten dau eta orduen ezin leike haregaz zertu. Eta zela ekarri? Eta tubuen sartu ezkero metala formetan da, bere zatixa edo zera. Lokatzie, eta zerrau eitten die. Ba pentsaizu zelako lana izengo zan, han goiko puntatik, kilometruek, e!, bere etxe ondoraiño maila-maila-maila-maila-maila-mailak ure, eta egunero-egunero deposittue bat juaten zonan garbiketan, tio edo beste bat.
-Beroi ez.
-Ez! Berorrek andrakin nahikue lan jaukenan. Eta resultetan don…, bueno, metal-ure; gero paborealendako hamen bere zera, hamen usuek eta oilluek. Gero eiñ euen ganaudendako korta bat guk etxie baiño asko be elegantiaue. "Con azulejos", ure erateko zerakin, dan-danakin.
-Porzelanazkuek-eta.
-Bai. Eta bueno, ipiñi euen etxe inguru bat! Bere etxie euken...!

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia