Etxezarreta inguruko baserri aberatsena
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-039-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Arrasate.
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña
- Data: 2009(e)ko otsailaren 04a
- Iraupena: 0:04:00
- Erref: ARR-039/004
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Herriko giroa » Pertsonaia ezagunak , Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriaren historia eta kokalekua , Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Auzoak
Transkripzioa
-Kondiena kontaizu.
-A, Etxezarreta. Bueno ba Etxezarreta oindion Etzezarreta han dao. Baiña dauko terrenuek Berga partetik hola mendi bat, eta hola ekin San Prudentzion, San Prudentzion errekiek dibididuten dauela Oñeti eta Mundraue; Oñetiko errekiek separetan dau eta Mundrauekuak…, San Prudentzioko elizaraiño dauko terrenuek. Eta Mundrauera hortxe zereraiño. Hamentxe Arrasatetik kilometro batera, (terdireraiño). Barranko batetik separatzen dau hola kamiñuaz Eroskiraiño, eta Eroskik errekiak separetan auen Mundraue eta zera. Eta hortik harutze dauko oin be San Prudentzioraiño bere terrenuek. Eta hori zerori, auto zerori bertaeiñ daue bere terrenuetan; Artzubi be bere terrenue zan. Zan mutilzahar bat bizi zan kriedakin, eta nire tio euen administrador de…, hor etxeko administradore, eta euken, porejenplo ba pentsau zenbat kilometroko saillek zien terrenuek, ba euken sagastixek, sagarrak. Eta euken hamen klase bat, eta hamen beste bat, hamen beste bat eta hamen beste bat.
-Ze urte izango zonan hori?
-Bai nik neukenan hamabi-hamahiru urte. Hola honigaz klasiogaz eta honigaz klasiogaz nahastau eta eitten euen bat eta beste bat eta beste bat. Bera zan “Injiniero de Obras y Canales” Madriden.
-Kondia?
-Gizona, mutilzaharra.
-Kondia?
-Ez, ezebez. Ezebe ez zan. Ariza Etxezarreta. Zan mutilzahar bat, hantxe lana itten jonan. Titulua harena zonan “Inginiero de Obras y Canales”. Bai, “Puertos y Canales”. Eta euken bi neska, hiru neska. Ta gero euken bat neskazaharra etxien administradora, eta gurien (gure) tio etxeko kargue eta baserriko kargue. Euken behixek, euken animalixak: pabo realak, euken paittak, euken zerak, euken klase guztietatik, baiña dana holaxe ifinitta, e.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!