Arrasate (Gipuzkoa)

Gurdiarekin jolasean: "Kukurruku"

Gurdiarekin jolasean: "Kukurruku" <p>Gurdira, kabitzen ziren umeak, 6 edo 8 bat, igotzen ziren eta endaitzera edo pertikara (gurdiek aurrealdean, bertan abereak lotzeko, duten haga luzea) ume bakarra. Gurdian zeudenek pisu gehiago zutenez, endaitzean zegoen umea altxatu egiten zuten. Goikoek, orduan, behekoei oihu egiten zieten: "Kukurruku". Gurdian zeudenek erantzun: "Zer behar duzu?". Pertikan zegoenak nahi zuena erantzuteko aukera zuen: adibidez "Txokolatea". Gurdikoak: "Norentzako?" Pertikakoak, gurdian zegoen ume baten izena esan behar zuen. Izena esandakoan, gurdiko ume guztiak gurditik jaitsi, eta, pisurik ez zegoenez, pertika gainean zegoena beheratu egiten zen. Izena esandako umea zen endaitzera igotzeko hurrengoa. Gurasoek debekatu egiten zieten jolas hau arriskutsua zelako eta ezkutuan ibiltzen ziren. Gurasoen aurrean antzerako jolas bat egiten zuten, baina, gurdia erabili beharrean, zuhaitzetako enborrak erabiltzen zituzten. Auzoko ume guztiek elkarrekin jolasten zuten, adin desberdinetakoak nahasturik.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-035-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gurdira, kabitzen ziren umeak, 6 edo 8 bat, igotzen ziren eta endaitzera edo pertikara (gurdiek aurrealdean, bertan abereak lotzeko, duten haga luzea) ume bakarra. Gurdian zeudenek pisu gehiago zutenez, endaitzean zegoen umea altxatu egiten zuten. Goikoek, orduan, behekoei oihu egiten zieten: "Kukurruku". Gurdian zeudenek erantzun: "Zer behar duzu?". Pertikan zegoenak nahi zuena erantzuteko aukera zuen: adibidez "Txokolatea". Gurdikoak: "Norentzako?" Pertikakoak, gurdian zegoen ume baten izena esan behar zuen. Izena esandakoan, gurdiko ume guztiak gurditik jaitsi, eta, pisurik ez zegoenez, pertika gainean zegoena beheratu egiten zen. Izena esandako umea zen endaitzera igotzeko hurrengoa. Gurasoek debekatu egiten zieten jolas hau arriskutsua zelako eta ezkutuan ibiltzen ziren. Gurasoen aurrean antzerako jolas bat egiten zuten, baina, gurdia erabili beharrean, zuhaitzetako enborrak erabiltzen zituzten. Auzoko ume guztiek elkarrekin jolasten zuten, adin desberdinetakoak nahasturik.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu nahi al duzu?

Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia