Umetako jolasak: Losa-losaka; sokasaltoan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-012-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Arrasateko haur kantak eta jolasak
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2005(e)ko martxoaren 09a
- Iraupena: 0:01:50
- Erref: ARR-012/013
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Jolasak
Transkripzioa
- Gero, "txingurriska" edo eitten zenduen? Edo "losa-losaka" edo…?
- Bai, "losa-losaka" bai. Han markak ein, zera, ta hanka-koja. Han pasetan zittuenak eta, ba, ikuketan otsenak arraiai edo galdu. Hori be bai. Hori asko.
- Ta soka-saltuan be eingo zenduen, ez?
- E?
- Soka-saltuan…
- Bai. Salto, "taka!" Salto. Gaur baiño hobeto.
- Kantuak-eta eitten zenduezen soka-saltuan?
- Soka-saltuen be bai. Soka-saltuen asko.
- Kanturen bat goguan dakazu?
- Bai, "Soy la reina de los mares y tu ya no puedes ser", "trrin-ta-ta-ta!" fuertiao gero ta. Gero polittuau. "Más despacio que aquí no se puede, que se pierde" ta hori rekreoko denporan izeten zan. Dana erderaz eitten geuen. Ta "que es demasiado pronto, que no se puede", ta… Han hankia sartzen bazauen, sokie galdu eitten zeuen. Ha itxi biher zeuen, ba, libre, salto eindde: "taka, taka!". Gauza… Ni akordau be ez nitzen eitten. Ointxe zeuk galdetu dozulako, bestela, horrek jokuok eta… aspaldi juenda dauz! Ta oingo umiek ez daue eitten holakoik. Holako jokuik ez daue eitten.
- Bueno, soka-saltuan pixkat gehixao, ez? Tortolosak-eta ya ez dira ikusten…
- Ez.
- Baiña soka-saltuan…
- Soka-saltuen iguel bai.
- Nik uste dot modak izaten diala, ez?
- Bai, soka-saltuen bai. Mutillek be etorten zien kuadrillara como… eurak gehixao zien moduen. Mutillek zela fuertiauek izeten dien jeneralien… Sartu sokan ta [hanka]! Ta "Ala! Irabazi dotsut!". Iñok ainddu barik etorten zien hareik, "taka!".
- Ta beste, holan, korruan ipinitta mutillak eta neskak eta…?
- Bai, "Al corro de las patatas", pañelotxua hartute. Gero pañelue itxi han ta han ha harrapetan dauenak, ba, irabazi eitten auen.
- Baiña hori… Ze dira, bi jolas diferente. Edo?
- Bai, diferentiek. Korruen jarri ta pañelue ifini erdixen. Ta korruen danok bueltan…
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!