Umetako jolasak: diaboloa, txirikila
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-012-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Arrasateko haur kantak eta jolasak
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2005(e)ko martxoaren 09a
- Iraupena: 0:02:05
- Erref: ARR-012/012
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Jolasak , Erlijioa » Ohiturak eta bizimodua » Eliza giroko ospakizunak » Garizuma eta Errauts Eguna
Transkripzioa
- … bi makilla ta bi makillen artian…
- A! Hori! Zera…
- Senarra: diaboloka?
- Diablo, bai, diablo. Zer bat hartu, soka bat, ta hori zeroi, diabluoi erdixen ifini ta hareaz. Ta, gero, gora bota ta hartu ta hola. Ha be politte zan jokue. Ez dakit ikusitte eukiko dozuen.
- Bai, ikusitta bai. Eta hori, gaiñera, dendan-edo erosiko zenduen, ez?
- Bai, klaro.
- Txirikillia, ostera, zeuek eitten zenduen…
- Txirikillek etxien.
- Esaten neban, txirikillia… Ba, zuk esan dozuna: lurrian marraren bat edo eitten zan eta egoten zian bi makilla halako kakotx modoko batekin txirikillia bertan ipintzeko edo?
- Ez.
- Halakorik ez?
- Eskuetan hartzen gittuen zerak eta…
- Senarra: Behian harri bi ez zien, ba, egoten txirikillia gaiñien isteko?
- Biharbada hemen harrixak izango zian?
- Harri bi ifintten [zizun] lurrien, eta gero eskutan hartzen [zittuen] haik zer bateaz, kordel bateaz. Ta hareaz kordelaz, ba, "ra-ra-ra" eraitten otsezun, ta seguru […] botatzen […] gora.
- Baiña hori diabolua…
- Bai. Ta, gero, hartzen zeuenien-ta, bueno! Hori zan "un triunfo", ha goixen hartzen zanien. Ihes eitten ez baeuen, ba, hartu ta ala! Oso joku… Oin holako jokuik ez da eitten.
- Dibertidua, ez? Gauza gitxikin…
- Baiña oin… Lehen jokuak, ba, polittek. Neri gustetan jaten hori, txirikillan. Hori garizuman, e! Ta garizumie bukaketan zanien ez zan eitten. Ez dakit ze esan gura euen horrek. Garizuma-denporan bakarrik.
- Garizuman, holan, beste jolasik edo eitten zan orduan bakarrik?
- Ez, ez. Txirikillakin, neu akordetan nazela txirikillak. Baiña afan bat… Bueno!
- Eta hori neskak eta mutillak?
- Bai. Danak.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!