Arrasate (Gipuzkoa)

Umetako, gaztetako jolasak

Umetako, gaztetako jolasak Zuhaitz batean soka bat ipini eta txin-txaunean egiten zuten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-012-029 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Zuhaitz batean soka bat ipini eta txin-txaunean egiten zuten.

Transkripzioa

- Umiak, holan, txintxaunian edo ipinitta, edo altzuan, beste jolasen bat?
- Bai, orduen txintxauek euezen ez oingo modukuek. Soka bat ifini holako arbola baten edo. Han sokan ifini umie, ta hari ondo obatu biher, sokatik ha samur jausten zan ta. Hartu ta "tra!" ta: "Gehixau! Gehixau!". Hori ein biher zauen leku baten bedarra-edo euen leku baten, zeatik jausten bazien, "pues, adiós muy buenas". Ta "Gehixau!" ta "Gehixau" ta… Hortan asko gustetan jakuen umiei, hori jokuoi. Hartu atzekaldetik eta "da!" bota ta… "Urriñao!", ta "tta!" ta ba!… Jausten bazan gero, egundoko arrantzak, "a llorar". Bai, joku asko euen, e! Baiña oin ez da eitten holako jokuik.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia