'Harri leunke', harriekin jolasten zuten
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-007-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Arrasateko haur kantak eta jolasak
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2005(e)ko otsailaren 10a
- Iraupena: 0:01:15
- Erref: ARR-007/003
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Jolasak
Transkripzioa
- Eta gero besteik? Ba, gero harri-leunke. Harri leunek zien, porejenplo, etxien plato bat-edo politta, gustetan jakuna, ez dakitzu? Dibujua daukiena. Eta apurketan zanien taza bat edo holan hareik ondio apurtu gehixao. Ta gero holan, hartu eskuan, hamen ifini, ta "ti-ta", holan. Eta han hartzen bazauen bestaldera, […]. Ta gero bestiek irabazten bazauen —ez dakit hiru bider edo zenbat zan, ya ahaztuta daukat— eta emuten euskun, ba, bestiek emun ein bihar. Ta zatarrenak apartetan ibiltzen gitzen emutekua zanien.
- Eta horri zelan esaten zetsazuen?
- Harri-launke.
- Eta, orduan, ze zan? Airera bota ta…?
- Harri-leune, ta ifintzen [zeun] hemen esku barruan. Esku barruan ifini, ta gora bota "tink!" ta gero esku gaiñian. Bai, holan.
- Eta zeiñek irabazten zeban?
- Ba, bueno, suertia aukenak edo abillenak, abilidade gehixen eukenak.
- Baiña ze geratu bihar zan, esku gaiñian…?
- Esku gaiñien geratu biher zan eta "cara o cruz" be, zeatik baueken dibujua politta, ta gora geratu, ba, klaro, irabazi eitten euen. Ta gero bestiek emun ein bihar, ta gero bestiek, ba, zatartxuauek, eukenik zatarrena. Nik, behintzat, holan eitten nauen ta beste batzuk be… Beste batzukandik ikasiko nauen.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!