Pote-poteka
- Proiektua: Arrasateko haur kantak eta jolasak
- Elkarrizketatzailea(k): Eneritz Garro - Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2005(e)ko urtarrilaren 27a
- Iraupena: 0:01:20
- Erref: ARR-006/018
- Kodifikatzailea: Asier Sarasua Aranberri
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Jolasak
Transkripzioa
- Eta beste jolasik ez zeuan garizuman?
- Ez. Bueno... Jolasak bai. Pote-poteka, ta... Pipar-potia hartu, ta han barruen sartu holako harri-koskor batzuk eta gero zertu, aplastau pixkat, ta harekin, ba, ipintzen zan holako punto bat. Borobil bat eitten zan ta haren gaiñien eitten zan potie ipintten zan. Ta gero, ba, guk gordelekue geunken han inguruan, ta gorde. Ta hortarako eitten zan, potia hartu ta han zentrotik harrika jaurti eitten zan. Ta juaten zan, toketan jakonai, topatzaillie-edo, ha juaten zan potie hartzen. Potie hartzen doien bittartien ta ha ekarri, bestiok gorde ein biher zien. E? Beste lagun danak gorde ein biher zien. Eta allegetan zan hara, ta gero, ba, bestie juaten zan topetan. Han ikusten euen ta "Joño! Pote-pote-pote, Joxe pote-pote". "Ta-ta-ta" joten zan ta ya esta, ta Joxek urten ein biher euen ta han egon, harrapauta, ba, sei edo zortzi edo hamar, danak topau arte. Danak topetan zienien akabaten auen. Eta lehenengo harrapau auena, ba, barriro toketan jakon harrike bota ta, ba, abar ta abar.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!