Arrasate (Gipuzkoa)

Umetako jolasak: txintxauna, kanikak edo puxtarriak, tronpa edo ziba

Umetako jolasak: txintxauna, kanikak edo puxtarriak, tronpa edo ziba Txintxaunean. Mutilek kanikekin (puxtarriekin) jolasten zuten. Puxtarriak etxean buztinez egiten ziren eta kristalezkoak oso preziatuak ziren. Puxtarriekin potxoka jolasten zuten. Geroago etorri zen ziba.
Txintxaunean. Mutilek kanikekin (puxtarriekin) jolasten zuten. Puxtarriak etxean buztinez egiten ziren eta kristalezkoak oso preziatuak ziren. Puxtarriekin potxoka jolasten zuten. Geroago etorri zen ziba.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gero, txintxaunien edo?
- Zera… Bat kantetan zonan… Erderaz zonan ta ez jatan akordetan. "Chiquitita y bonita" be bai.
- Ta mutikuek tronpia-ta erabiltten auen?
- Bai, tronpie bai, baiña geruao, e?
- Ta, bestela, kanikak?
- Kanikak beti. Baiña buztiñezkuek, e! Etxien eindda. Ta loradun kanikak Muñoz, Donostiako primuek, aitten primuek, bialketan bazittunan, haik relikixia izeten zonan, horrek, kristalezko kanikak. Bestela, buztiñezko kanikak.
- Eta nun sartu bihar izeten auen gero kanikiek?
- Ba, orduan be potxuen. Tortoliske be bai.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia