Arrasate (Gipuzkoa)

Auzoko jaiak; San Josepeko eliza

Auzoko jaiak; San Josepeko eliza <p>Auzoko jaiak: Patrizi&ntilde;o Eguna (Pazkotik hirugarren igandea). San Josepen eliza ederra zegoen (gaur egun jausita dago) bi kapera handirekin: alde batean Ama Birjina Zuriarena eta beste aldean San Joserena. Ama Birjina Zuriaren Egunean lehenengo meza "txikia" (arrunta) egoten zen eta gero hiru abadekin beste bat. Katilukada bat txokolate ogi zatiaz ematen zitzaien mezara gerturatzen ziren guztiei. Beraien etxean, Intxaustin, aintzinatik (birraitonaren denboratik gutxienez) gordetzen zuten San Josepeko elizako giltza. San Josepeko elizan, eskuan gurutzea alderantziz zuen San Andres txiki bat zegoen, eta Aretxabaletatik, Eskoriatzatik, Bergaratik... jende asko joaten zen santuarengana euren umeek hitz egiten ikas zezaten eskatzera. Horretarako, erroskillak jartzen ziren santuaren gurutzean.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-005-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Auzoko jaiak: Patriziño Eguna (Pazkotik hirugarren igandea). San Josepen eliza ederra zegoen (gaur egun jausita dago) bi kapera handirekin: alde batean Ama Birjina Zuriarena eta beste aldean San Joserena. Ama Birjina Zuriaren Egunean lehenengo meza "txikia" (arrunta) egoten zen eta gero hiru abadekin beste bat. Katilukada bat txokolate ogi zatiaz ematen zitzaien mezara gerturatzen ziren guztiei. Beraien etxean, Intxaustin, aintzinatik (birraitonaren denboratik gutxienez) gordetzen zuten San Josepeko elizako giltza. San Josepeko elizan, eskuan gurutzea alderantziz zuen San Andres txiki bat zegoen, eta Aretxabaletatik, Eskoriatzatik, Bergaratik... jende asko joaten zen santuarengana euren umeek hitz egiten ikas zezaten eskatzera. Horretarako, erroskillak jartzen ziren santuaren gurutzean.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu nahi al duzu?

Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia