Urnieta (Gipuzkoa)

Gerra zibilari izarrei begiratuta igarri zion sasimedikua

Gerra zibilari izarrei begiratuta igarri zion sasimedikua Ukenduak ekarri ohi zizkien sasimedikuak izarrei begiratu, eta gauza onik ez zetorrela iragarri zuen. Laster sortu zen gerra zibila. "Allapurko Ttikia" esaten zioten. Oso kurandero ona ei zen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-017-073 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Ukenduak ekarri ohi zizkien sasimedikuak izarrei begiratu, eta gauza onik ez zetorrela iragarri zuen. Laster sortu zen gerra zibila. "Allapurko Ttikia" esaten zioten. Oso kurandero ona ei zen.

Transkripzioa

-Akordatzen zera kurandero haren izena, edo nungua zan edo?
-Hua Allaflorkua, "de Allaflor". Ze izena zun harek? Julien ez baiño ez dakit, Allaflorkua zan. Eta gue amai esaten zion beti, gue amak Angeles izena zun, "Angelex, hemen gauz onik ez dator". Ta "Ze ba" ta. "Egunero izarra bat ikusten det hor eta harek esaten dit, ez dator hemen gauz onik" "Baiño ze etorri bihar du ba?" gue amak esaten ziyon. Ta baakizu zer anuntziatu zun? Gerra zatorrela.
-Gerra aurretik esaten zun hori?
-Bai, beti esaten zun. "Hemen badator ikaragarriya!" Gue amak esaten zun "Ze ikaragarri etorri bihar du ba, ze esaten du gizon honek?" Ta geo gerra etorri zan. Allapurko Ttikiya esaten zion ordun, izena ez dakit zer zun.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia