Arrasate (Gipuzkoa)

Jaunartzearen inguruko kontuak

Jaunartzearen inguruko kontuak <p>Abadeak doktrina erdaraz ematen zuen. Jaunartzea sei urterekin. Handik pare bat urtera, Arrasateko parrokian konfirmazioa egin zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-001-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Abadeak doktrina erdaraz ematen zuen. Jaunartzea sei urterekin. Handik pare bat urtera, Arrasateko parrokian konfirmazioa egin zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ta abadiek be ba erderaz, ta eruten gindduen elixara ta esaten uskun “bueno, ahora tenéis que hacer propuesta de enmienda… examen de conciencia y propuesta de enmienda”. Ze asko gakixenan guk zer zan! Ba bai, horreik hola izeten zien.
-Hori danori izaten zan, gaiñera, jaunartzia eitteko, ez?
-Bai, aurretik! Aurretik. Ba gero ba…
-Txikixak…
-Gero ba, nik in neuen, xei urtekin in neuen jaunartzia.
-Ze izaten zian orduan, bi? Komunixo txikixa eta haundixa, edo…?
-Ez, ez, bat, bat, bat. Bakarra in geuen, bakarrik. Lelengo komunixue eta gero ba handik urte bire edo etorri zan obispue, ta gero izeten zan konfirmaziñua. Ta mutikuek barre eitten geuen, oin ahaztute dauket nik zelan zan… a bai, akordetan naz, ointxe, ointxe etorri jat, e, bai. Mondraueko parrokixan in gauen konfirmaziñua. Ta izeten zan… ”Yo te…” ez… zela zan be! A! “Obispo de Roma, como crees en Dios, aquí te conforma” ta emuten uskun kriston ostixie, ba bera ze, mosuen itten euen hola ta, ba bueno guk be ba hori kantau eitten gaixonan hori, “Obispo de Roma”, bai. Ba zien gauza desberdiñek zien orduen.
-Dotriñako kantuak be…
-Buuuuu eske danak izeten zien elixako kantuek! Elixako kantuak guk ikasi gittuen mordo bat.
-Ta gehixenak erderaz, ez?
-Danak, danak, danak, danak.

Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia