Karmen Errarte Erzilla
Arrasate (Gipuzkoa) (1924)
Biografia
Garagartza auzoko Lete baserrian jaio zen, 11 anai-arreben artean. Aita bertakoa zen, eta ama, berriz, Udala auzoko Arteta baserritik etorritakoa. Auzoko eskolan eta Arrasateko eskola publikoan ikasi zuen sei urtetik gerra hasi zen arte. Gerraostean, Gesalibar auzokora joan zen. Gerra hasi zenean, aitajauna ardiekin beste baserri batera eta familia ganaduekin kale-baserri baten babestu ziren. Karmen Arabar Errioxako Eltziegora joan zen urtebetez, esne-bezeroa zuten Arrasateko Alvaro Gomez musikariaren etxera. Beste urtebetez Oñatin egon zen neskame, Ines Iñurrategiren Aloña tabernan. Gesalibar auzoko Abarrategi baserriko Felipe Nafarraterekin (Patxi Nafarrate abeslari ospetsuaren anaia) ezkondu zen. Zazpi seme-alaba izan zituzten. Karmenen alaba Ibone ere egon zen elkarrizketan.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ARR-161 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza | ||
ARR-162 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute