Arrasate (Gipuzkoa)

"¡Yo y madre idixko kale!"

"¡Yo y madre idixko kale!" Auzo-eskolako maisuarekin erdaraz egin behar izaten zuten. Behinola, mutiko bat berandu iritsi zen eskolara, eta maisuak zergatik berandutu zen galdetu zion. Mutikoaren erantzun: "¡Yo y madre idixko kale!". Idia herrira eraman zutela esan nahi zion, alegia.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-161-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Auzo-eskolako maisuarekin erdaraz egin behar izaten zuten. Behinola, mutiko bat berandu iritsi zen eskolara, eta maisuak zergatik berandutu zen galdetu zion. Mutikoaren erantzun: "¡Yo y madre idixko kale!". Idia herrira eraman zutela esan nahi zion, alegia.

Transkripzioa

-Mutiko bati preguntau utsen, erderaz preguntau utsen “¿Dónde has estado hasta ahora?”
-(Senidea) Tarde juen zan.
-Berandu juan zan ta. Ta mutikuorrek preguntau dutso…
-(Senidea) “He buscau un…“
-“Yo y madre, idixko kale!”
-(Senidea) Señor maestro.
-Idixkue kalera eruten juen ziela. Ta horregaittik doiela berandu. Ta bueno, ez utsen /etxutzen/… parkatu utsen.
-Idixko kale?
-Idixko kale.
-Harek erderaz ondo eitten eben e?
-Bai.

Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia