"Eleixakoak", norbait hilzorian zegoenean
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AKU-001-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
"Eleixakoak" eramaten zitzaion hilzorian zegoenari. Hilkutxa lau kilometroko bidean ekartzen zuten elizara "andariek" bizkarrean. Gero elizatik ortusantura.
- Auzoa: Zollo
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2012(e)ko urtarrilaren 24a
- Iraupena: 0:01:59
- Erref: AKU-001/015
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Hiletak
Transkripzioa
-Lehen… oin hil da bat, bai bat hil da, hil da, hil da persona bat, hil da ezta? Ordun etorten zan abadie eleixakoak esaten zan. Zuk holangorik ez dakixu! Eleixakoak. Etorten zan, hara hori… ez dakit /eztait/ ba nik… bai, ze ordun usau eiten zan ta… etorten zan abadie. Kanpanillea ekarten auden monagilluk, tan-tan tan-tan-tan tan-tan. Eleixan hasite e? Han goixen. Ze barriadatxuek, barriadatxuek Zollon, ta goixen hasite, ba badatoz baten bategana, bueno ba. Ta gaurera be bai, aiteri ta amari. Kanpanillakaz, monagillu bixek tanpalata-tanpalata. Etorten zien kanpanillakaz ta abadie… ba Gure Jaune ekarten auen eta ba konfesau edo. Ya erdi hilik be… gure amak be ya konfesau zer ingo…? egon zan ya zertute ta. Berak esaten otsien zeozer ta zeozer ta yasta, eleixakoak. Eta eleixara? Oin ala! […] abixeu te ondo dau ezta? Eta ordun lau kilometroan oiñez. Oiñez e? baserriko bideetatik. Kajia hartu ta eleixara. Hori, hori neure gogoan ezeze… neure gogoan ezeze…
-Lepoan?
-Bai. Lepoan, lepoan! Ta bidien beste andari betzuk, beste andarixek eroatekoak errelebau, ta haik koxi ta besteak deskantsetan han. Ta beste batzuk eleixara eroan.
-Elizara edo ortusanture?
-E?
-Elizara edo ortusanture?
-Ez, eleixara, eleixara. Eleixara, eleixara. Eleixati gero, abade ta guzti, ortusanture. Ortusanture abade eta guzti.
Egilea(k): Ainhoa Etxazarra
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!