Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Urtegi, zubi eta bainu etxe

Urtegi, zubi eta bainu etxe Urtegia egitea garrantzitsua izan zen Pilarrentzako. Herriko zubi batetik amuarrainak harrapatzen zituzten.
Urtegia egitea garrantzitsua izan zen Pilarrentzako. Herriko zubi batetik amuarrainak harrapatzen zituzten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Orduan inportantia izan zan eittia pantanua?
-Bai, bai, ni neuretako bai. Orduan be batzuk esaten auen, eztakitzu?, egon zien kontra ta bai eta bestiek be bai, baiña ni neuretako bai. Behintzat ura bauku.
-Herriko jentiak egin zeban edo?
-Ez.
-Kanpokuak?
Semea: Egon zien, baiña kanpokuak, enpresa kanpokua ta injeneruak eta kanpokuak. Hemengo batzuk egon zien ba parua egon moruen han lanien baiña ez jente asko.
-Errekak pasatzeko zubixak bazeuazen len?
-Hemen? Hemen zubixa ederra euen, zubixa, han zubi bat. Han zubixan amorraiñak pesketan-da, harrapetan-da ibiltten zien.
-Orduan bazeuan zubixa.
-Hor dau zubi bat, ointxe be badau hori zubixa.
-Baiña oin gehixao daoz, ez. Gero zubi berri bat edo ein zeben?
-Arreglau ein euen hori. (...). Gure denporan hau palaziuoi hor dauena, hor Kaja Laborala ero, hori euen, da horrek aukien etxe bat zainketan dauendako ta. Eta ha auen errekan, erreka-errekan ha aukien.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia