Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Otalora Zelaiko jaia

Otalora Zelaiko jaia <p>Soineko berria jantzita eta afari-meriendarekin joaten ziren Otalora Zelaiko jaira.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-041-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Soineko berria jantzita eta afari-meriendarekin joaten ziren Otalora Zelaiko jaira.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Entzun dot zeozer Otalazelai jaia.
-Otalazelai, bai, bai, hori oso inportantia zan guretako.
Semea: Badakitzu nun dauen Otalazelai?
-Eztakit.
Semea: Otalazelai pantanora faten zanian, han zelan daukon Kaja Laboralek edifizio bat eta.
-Otala.
Semea: Ez zara egon sekula hor pantanuan?
-Politta da.
Semea: Han dauko hori, hago zelai bat hoixe zan Otalazelai. Han dau Otalako jefia. Otala zan Atxabaletako jauntxo bat.
-Hor zer egoten zan?
-Hor egoten zan, ba joaten gintzen afai-merixendiaz. Amak, anai-arreba danok, aitta be bai.
-Ze eruaten zan, zapata-kajan ero?
-Bai. Hori zapata-kajia eukenak "artículo de lujo" zan. Hori como un frigorífico zan.
-Zelan eruaten zan ba?
-Ba hori, kazuela baten. Kazuelan sartu ta zakuren baten ero nunbaitten. Oingo moruen plastikoik pe ez auen, e. Ezebez orduen. Baiña ederto pasau bai, hango filarmonikia ta. Eta gero afai ederra, afai-merixendia itten gauen guk. Bazkaixaz gutxi joaten zien. Aiuntamentua orduan egoten zan. Gero gu afai merixendiaz danok hantxe. Aittan erretratua hor daukotzu, Otalazelain?
Semea: Eztakitt.
-Ardau trague eitten zelan dauen. Eta oso ederto egoten gintzen. Otalazelaiko fiestia ederra. Eta hara joateko batia. Batia deiketan jakon orduan, soiñekua, estreiñetan gauen hara joateko.
-Soiñeko barrixa?
-Soiñeko barrixa, batia (...) ha hori eitten zan.
-Eta gero han zer zeuan, musikia?
-Filarmonikia. Hantxe. Gora ta bera dantzan hantxe ibiltten gintzen ederto.
-Hamabost urtekin? Hemezortzi?
-Bueno! Gu txiki-txikittatik joaten gintzen Otalazelaira. Aittaz da amaz hara.
-Oiñez, ezta?
-Oiñez! Orduen ez euen! Automoill bat ero pasetan bazan Atxabaletarra. (...) Beste bat dau ederto danokin kuadrillan dauena. Eztauketzu hor? Lenaukuen bat etorri jakun erretratue gure euela ta.
(...)
-Eztakizu ze ederto pasetan zan. Neuk pe daukot bat Eibarkuaz, Merzedesegaz hortxe dauz. Ekarri hona. Eibarkuak pe beti. Eta gu bizi gintzen han...

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia