Belarra kablez etxeetara eramatean gertatutako istripua
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-036-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Aretxabaleta.
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko maiatzaren 07a
- Iraupena: 0:03:03
- Erref: ARE-036/023
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Lurra lantzea , Baserria » Baserriko lanak » Baratzea eta soroa
Transkripzioa
- Zenbateko kortia hartzen eben? Segiak baiño zabalaua?
- Holako peini bat euken, holako zabalerako peine bat.
- Segiak igual gehitxuau korte baikotzien?
- Zabalau bai baiña, segiak ebagi orduko ha baztarrien egoten zan e? Idixak euren pausuan faten ziren eta, aide. Ha adelantu haundixa zan e? Ha zera, ordurako. Diferentzia ederra, gero segiaz ebaten ziren horreik beste terreno aldrebesauak, han daz zeretik, pantanotik Ursula Garai aldera, hareik be han be zail haundixak egozen, eta hareik segiaz ebaten ziren artien.
- Hara igual idirik eruen ezin, ezta?
- Idixak burdixa kargauta-eta faten ziren, baiña norberak bizkarrakin eutsitta eta burdixa kargauta […] atara bihar. Aldapak, bai.
- Arantzazun…
- Arantzazun, eta Urrusulan? Urrusulan hemendik Urrusula Garaitik ifini, oin dana piñua dau baiña dana zelaixa zana, danak kabliak ifintten zittuen etxera sendorrak botateko.
- Neuk be ezagututa dakot hori.
- Nik Koruetan ezagututa dauket han goittik, Kurtzebarri aldetik Koruetako Uxartekuk, etxia be han dau baserrixa ona, etxia ona. […] edo zerak, goittik kablia ifinitta eta etxeraiño aillau baiño lehenau geratu sendorra, askotan haiziek eutsi itten otsen, kabliak hola egin, atzetik harrixa bota zakun baten sartuta, ta Urtitxeko Anizeto, han bertakue, hemen aiuntamientuan dabil hango zer bat, horren aitten tio bat zana, hemen lana itten dauen horren aitten tio bat. Bedarrok kentzen beziñuanera fanda ta jo harrixori goittik behera kargauta bota daue zakun baten harrixori, jo eta sendor eta harri eta kristo guztia eta jota garbi gizonori bertan kamaran.
- Gizona garbittu?
- Eta ni etxeburuen nebillen ganau zain, eta amak esan nosten kanpaiak entzuten dittunien, hamabixetako kanpaia joten euen ordun eguardixen, eta illunkaran be bai aramaittekua, eta…
- Anjelusa edo ez zan hori?
- Anjelusa edo ez dakit, eta entzuten dotenien erueteko ganauak etxera. Eta nik kanpaia entzun nebenien hil-kanpaia, mutikua, artien gaztia nintzan ta, kanpaia ta onddiok zer eta, gero zera, kanpaia, hil-kanpaia Uxarten jo zeorrek zeori. Harrixak sendorra trabatik kentzeko harrixak bota atzetik, eta harrixak pixua zela euken harek, haiziak ez otsan hari eusten eta goittik behera abixara haundixa hartuta eta jo eta sendor eta guzti barrura, hemendik atetik barrura sartuko balitza letxe eta barruen euena zeori, gizonori, mutilzahar hori jota garbi bertan. Bai gizona.
Egilea(k): Kepa Elortza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!