Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Ikatz garraioa

Ikatz garraioa Mendikurutza baserri handia zen. 18 ganadu buru egoten ziren etxean eta idiak ere bai. Ugaztegitik ikatz garraiorako nahitaezkoak ziren idiak. Kaleko lantegietan ikatz eskaera handia zegoen. Bost pezeta ordaintzen zuten Ugaztegitik ekartzen zen ikatz zaku bakoitzeko.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-036-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Mendikurutza baserri handia zen. 18 ganadu buru egoten ziren etxean eta idiak ere bai. Ugaztegitik ikatz garraiorako nahitaezkoak ziren idiak. Kaleko lantegietan ikatz eskaera handia zegoen. Bost pezeta ordaintzen zuten Ugaztegitik ekartzen zen ikatz zaku bakoitzeko.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Baserrixan zenbat ganau, ganauak-eta euko zittuein, ezta?
- Ganau asko. Orduen hamazortzi, baserrixa haundixa zan ha, terreno asko euken. Oin be badako ondiok ardixak eta ganauak be bai.
- Hamazortzi ganau eukitten zeuein?
- Hamazortzi, hori gutxienien.
- Idixak be bai?
- Idixak? Honbre! Idixak fuertiek gaiñera, e? Gero idixak derrigor biher be orduen, gero pezetie be, gero gerra ostien hemen ikatzak in zirenien hasi Gatzagatik Otzaurteraiño horreik baso danok, hareik bajetako, ikatza bajetako, idixakin Koruetatik fan zaittez Ugastegira behetik gora, goiko Andartoraiño ta, han dazen aldatzakin behetik gora, eta handik ikatzetan, eta nik gure tio batek esaten oskun, han Ziondokuak, gure aitten arrebia euken andria, piñu sartzen-ta gu beragaz gaztia gitzela asko iblli nitzan ta orduko kontuak, ta gu orduan aberasketan gebintzenlakotan ibili gitzuan ba, zerien, ikatzetan. Orduen hemengo fabrika guztiak gasojenuakin ta zerakin ibili ziren, ez euen beste zerik, inddarrik be ez beste zerik eta kriston problemak, eta Orbegozo eta Altos Hornos eta honeik danok ikatzakin, ez dakit zela kristo itten zittuen, nehiko millagro itten euen. Gasojenuek be hemen zeakin ifiñi kotxiek eta danak gasojenuakin ibiltten ziren. Eta ikatza Ugastegittik, han Ugastegi ingurutik bost pezeta zakuko, eta hogeta bi zaku ekarten zittun.
- Bost pezeta, durua, orduan diru pillatxua izango zan, ezta?
- Diru asko orduen! Eta goratxuagotik sei pezeta edo. Kriston diruak itten ibili zirela orduen, orduko denporan.
- Eta zu zeu ibilli ziñan karretero?
- Ez, ez, ni artian mutikua nitzen; aitta ta tio eta horreik beste zer batzuk. Gure aittak ziren horreik, aittak. Orduen hainbeste diru…
- Horrek gasojeno horrek zela funtzionaitten eben ba?
- Ba ikatza botaten otsien eta kotxiai be baitta ikatza bota ta zera. Eibar-Vitoria be gasojenuakin ezagutute daukat nik, gu maristetan eskolan gebitzela.
- Autobusa?
- Autobusa, bai. Zela ba… zela funzionauten euen, hori…
- Lokomotoran antzera izango zan, ezta?
- Bai, bai, lokomotoren, trenen antzera.
- Lurrunakin.
- Kriston lurruna, lurruna zan, hainbeste lurruna ez euen ataraten zerak; atzekaldien erueten euen zeori kargauta eta gero motor horrek zela pistoiari eragitten otsen, hango gasakin mobiuten zan motorra, handik urteten eben gasakin. Hemen ezagutu gittuen bueno, ondiok bizi da, hemen Larrubixarren lagunketan otsana eta hemen zer bat, larogetaka urtiak euko (di)ttu baiña ha mutikotia ta ha lagun ebela faten zan Beroako ugezabaz sasue bateko bera.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia