Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Baserrian eta kalean lanean

Baserrian eta kalean lanean <p>Ahizpen artean, Jesusa izan zen baserrian gehien egon zena. Ameriketara joan aurretik, Jesusak bere iloba dentistaren kontsultan egin zuen lan Aretxabaletan. Urtebete bat kontsultan lan egin eta gero, 37 urterekin, Argentinara joan zen. Argentinatik itzuli eta gero hasi zen Arrasateko dendan lanean. Lasagabaster dendari izena ez datorkio Jesusaren ahizpagatik, baina bai bere koinatuaren Lasagabaster abizen beretik. 15 urtean jardun zuen Arrasateko dendan lanean, jubilatu arte.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-035-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ahizpen artean, Jesusa izan zen baserrian gehien egon zena. Ameriketara joan aurretik, Jesusak bere iloba dentistaren kontsultan egin zuen lan Aretxabaletan. Urtebete bat kontsultan lan egin eta gero, 37 urterekin, Argentinara joan zen. Argentinatik itzuli eta gero hasi zen Arrasateko dendan lanean. Lasagabaster dendari izena ez datorkio Jesusaren ahizpagatik, baina bai bere koinatuaren Lasagabaster abizen beretik. 15 urtean jardun zuen Arrasateko dendan lanean, jubilatu arte.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zuk esan dozu zuek ahizpa danak in dozuela denda horretan lan.
- Bai.
- Aretxabaletan hasitta?
- Ni izan nitzen betik gehixen egon nazena baserrixen, betik ni gaztiena ta betik egon naz gehixau baserrixen. Baiña gero ni fan nitzen, Ameriketara fan aurretik, egon nitzen konsultan lanien apurtxo baten, zeatik honek batek, bat zan dentistie, loba bat. Nik loba bat dauket hiru urten aldia dauko nire loba batek, alaba nagusixenen, nere aizta nagusixenen seme nagusixenak, nereaz hiru urten aldia dauko. Nik hiru urte neukenien jaixo zan ha. Hori da. Eta gero bestiek lau urtena eta hola. Eta bata dau, komerziantia da, komerzioko jubilauta dau. Oin seme-alabak daz dendan, baiña destie dago zerien, Bitorixen, egon zan lehenengo Atxabaletan, ni Atxabaltan neuela konsultan be lana in nauen, apur baten.
- Dentistiakin.
- Bai, dentistiakin be apurtxo baten in nauen, denpora asko ez baiña urte beten bat-edo in nauen, eta gero fan nitzan Argentinara, baiña Argentinara fan nitzanerako baneuken nik hogeta hamazazpi bat-edo euko nittuen.
- Gero kontauko (di)ttu Argentinako kontuak.
- Bai.
- Gero Argentinatik etorri eta jarraittu zeben dendan?
- Eta gero, Argentinatik etorri tte gero, sartu nitzen dendan.
- Arrasaten?
- Bai, bai. Ni Arrasaten, ni Arrasatetik jubileuta nau.
- Eta denda horri izena zeuek emuten xatzue? Lasagabater?
- Ez, eske ez, nere aiztie ezkondu zan beste Lasagabaster bateaz; birrittan Lasagabaster dire. Fermin dauko izena horko nagusixak, nere lobie hiru urtien aldia daukena. Parientiek izan barik, bixak koinzidiu euen bixak Lasagabaster. Oseake horreik birrittan Lasagabaster dire.
- (…) Zenbat urte in zittun hemen, Arrasateko dendan?
- Hamabost urte pasau ingo nittun, pasautxo.
- Hor jubilau ziñan?
- Bai, hor jubilau nitzan, ez nostan balixo zerekuak, Argentinan be in nauen lana be, baiñe ez osten balixo hanguek, zeatik urte gehixao biher ziren, bestela denegau itten otsun.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia