Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Eskolan bidegabe zigortua

Eskolan bidegabe zigortua Don Fermin, auzoko irakaslea, Zarbitarte baserrian zegoen apopilo. Behin Jesusa zigortu zuen inongo arrazoirik gabe, eta horregatik Jesusak ez zuen eskolara joaterik nahi. Aitarekin joanda konpondu zuten arazoa.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-035-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Don Fermin, auzoko irakaslea, Zarbitarte baserrian zegoen apopilo. Behin Jesusa zigortu zuen inongo arrazoirik gabe, eta horregatik Jesusak ez zuen eskolara joaterik nahi. Aitarekin joanda konpondu zuten arazoa.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Don Fermin honen ze rekuerdo dakotzu?
- Ba nik txarra ez daukat e? Ona, behin kastigau nindduen eta nik ez nauen eskolara fan gure.
- Zeatik kastigau zindduen?
- Behin kastigau nindduen, zeatik zan, bera egoten zan Zarbiarten, Zarbiarteko baserrixen.
- Apopillo-edo?
- Apopillo egoten zan. Baiñe bertan pisue auen goixen, habitaziñuek eta danak. Eta han uge bat be baeuen, eta hori etxiori oin Matiko tabernako loba batek dauko, dana renobau in zan eta bera hortxe bizi da oin. Loba bat, Felizianana.
- Felizianan illobia?
- Bat. Billoba bat bizi da, alabien alabie, bizi da hor etxien oin. Eta ba ez dakit ze esan biher neben oin…
- Bai, Don Ferminen kontuak. Kastigau in zinddula.
- Eta Don Ferminek ba klaro, euken zera, beste kuarto bat, ure eukitten euen han, baldietan ta ura eukitten euen ta, esaten gauen hori ur zikiñori esaten gauen askotan ta, hola ta, iñok be ez gauen gure ha ure be. Eta ni nenguen beste Felizianan anai batekin jarritta nenguen bankuen, eta gengozen atze-atzien bixok, eta maistrue ba han bere bitrinan jarritta han ta, beste batek bota utsen itxuri maistruari bolatxo batzuk, hola, bota utsen hola, eta klaro, maistruk pentsau euen geu izan giñela. Eta gero akordetan naz ondo behintzet nik esan nauen etxien. A! Gero eruen ginddun horra, kuartora, eta hor ein oskun han apur bat arpegixa busti in oskun.
- Ur horrekin?
- Ur horrekin. Eta guri, bueno, nik etxera fan, eta nik: “aitta ni ez noia eskolara, eta ni ez noia eskolara…”. Gaiñera ni oso fiña nitzen eta berak, ba ni ez noiala. “Komo ke eskolara fan ez, eta ez dakit zer”. Eta aittek, bultzeka-bultzeka, gure aitte oso rektue zan baiña jo ta sekula be ez naue in ni iñok e? Sekula be ez, ez amak eta ez aittek. Amak eta betik gehixau hasarre in biher izaten auen; aittek ba gutxi esan ta obezidu agudo, gaiñea, aittak beituta bakarrik errespetua aguduago…
- Autoridadia, ezta?
- Autoridadie. Eta orduan ba aittek ba bultzaka-bultzaka eskolara eruan nindduen, maistruaz berba in auen, ni ez nitzela izen esango otsan segurutik, nik ez nauen gezurrik esaten, eta gero enterau giñen beste bat izen zala bota utsena hori, eta gero kastigua neri. Eta ni ba ez noia eskolara eta kitto!
- Eta ze izan zan kastiguori? Hara kuartora eruatia?
- Klaro, hara kuartora, eta hori kastigue zan.
- Ze in zindduein, han kuartuan…?
- Kuartuen hareaz ur zikiñaz arpegixe garbittu edo holako zeozer egin oskun, klaro. Eta guri etxakun gustau hori, klaro, ez giñen izen gaiñera geu. Eta ni sekula ez nindduen kastigetan ta hori, ni kastigo bat nehikua izan zan, ez noiala gehixau eskolara.
- Bueno, baiña pasau xatzun hasarria; ezta?
- Bai, gero pasau zan, gero maestruk aittek berba egin auen ta bueno. Gauzia pasau zan, bai.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia