Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Botoak berritu ez

Botoak berritu ez <p>Elorrion kastidade eta obedientzia botoak egin zituzten. 17 urte arte egon zen han, eta gero Zaragozara joan zen. Hurrengo urtean ez zituen botoak berritu. Urtebeterako balio zuten botoek, hasieran. Etxera joatea erabaki zuen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-034-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Elorrion kastidade eta obedientzia botoak egin zituzten. 17 urte arte egon zen han, eta gero Zaragozara joan zen. Hurrengo urtean ez zituen botoak berritu. Urtebeterako balio zuten botoek, hasieran. Etxera joatea erabaki zuen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Zuk Elorrixon esan dozu egin zeela kastidade botua.
-Bai, bueno.
-Kastidadia eta bestia zela zan?
-Bestia zan "obediencia", bai. Obedientzia eta kastidadia. Baiñe oso ondo ez gekixen zer zan be hori, e. Ze hamaike urtekin eta hamaxeikin eta hamazazpikin igual-igual, e. Ez geuen ezer aldatu.
-Zenbat urtekin egon ziñan Elorrixon?
-Ba Elorrixon hamazpi arte. Hamazazpi ein barik fan gitzen ya Zaragozara.
-Eta botuok emon zittuein azkenengo zerian?
-Elorrixon in gittuen, bai. Hamazazpi kunplidu aurreti.
-Hamasei urtekin?
-Bai. Eta gero Zaragozan nik uste ya ez nittuen renobau. Hurrengo urtien renobau ein biha zien, hori zan urtebeterako botuek, e. Lenengo eitten zien urtebeterako bi aldiz edo hiru aldiz. Eta gero ya azkenengua izeten zan, hirugarrenien edo laugarrenien ya definitibuak eitten zien, bizi guztirako.
-Botuak urtebeterako?
-Bai. Hasieran bai.
-Kadukau eitten zien.
-Bai. Yogurren moduen.
-Eta bigarren aldiz ez zeben ein?
-Ez. ya izen zan ba hori. Ya bueltak emuten hasi giñan eta, neskatillak ikusten eta begiraketan eta hola eta. Aukeria egin gauen etxera etorteko.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia