Aretxabaleta (Gipuzkoa)

"Tio Cabañas"

"Tio Cabañas" <p>Eskolan, nagusiagoak beldurra sartzen egoten ziren. "Tio Caba&ntilde;as" basotik etorriko zela esaten zieten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-034-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eskolan, nagusiagoak beldurra sartzen egoten ziren. "Tio Cabañas" basotik etorriko zela esaten zieten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eskolakue akordetan naz ume txikitxue nintzela nausixauek ibiltten ziela guri billurre sartzen, eta hartzen euen egurren batekin erropan batzuk txintxiliska ipiñi eta, uuu!, billurre emuten eta hori. Eta esaten uskuen: "Tio Cabañas etorri bihok, Tio Cabañas! Harek eruango zaue basora; ez dakit zer." Eta gu ume txikiñak billurrez ihesi ta.
-Tio Cabañas?
-Tio Cabañas, bai. Zan ba Basajaunen moduen edo ez dakizu, basuen bizi zan personaje mitiko moduko bat. Tio Cabañas zan. Auzuan hola zan. Eta nausixenak hola ibiltten jakun beti errekreuetan eta hola. Eta gu billurtute beti. Ume txikiñek gitzela, bai. Hori be izeten zan gaiñera hola epoka baten izeten zan: Baiña urtero-urtero zeremonixa berdiña errepikatzen zan, e. Hurrengo txikixenai.
-Eta gero zeuek be egin zotsen.
-Bai, klaro, gu nausixauek gitzenien bestiei eitten.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia