Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Marianisten oroitzapen gazi-gozoa

Marianisten oroitzapen gazi-gozoa <p>Marianistak utzi eta lanean hasi zen Uribarrin, eta geroago kooperatibetan. Marianisten garaiko oroitzapen gazi-gozoa du. Goi mailako irakaskuntza zuten, baina diziplina gogorra eta errepresio sexuala ere gogoan ditu. Ikasleen jokaera ere puntuatu egiten zuten, gutxiegia lortzeko arriskuarekin.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-033-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Marianistak utzi eta lanean hasi zen Uribarrin, eta geroago kooperatibetan. Marianisten garaiko oroitzapen gazi-gozoa du. Goi mailako irakaskuntza zuten, baina diziplina gogorra eta errepresio sexuala ere gogoan ditu. Ikasleen jokaera ere puntuatu egiten zuten, gutxiegia lortzeko arriskuarekin.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zuk hemezortzi urte inguru Marianistetatik urten zebela; eta harrezkero?
- Gero ia ba lanera. Lanien hasi nintzen, Ulgorren hasi nintzen lanien, eta geroztik ba bueno, koopetatibetan eta. Gero ia bizitzak buelta asko emon dittu baiña.
- Eta klaro, zuk eskola urte pillia daukotzu marianistekin. Ze rekuerdo daukotzu marianistekin?
- Marianistena?
- Gustora ibiltten zinen eskolan?
- Bueno. Oroimen gazi-gozue dauket. Oroimen ona alde batetik. Irakasle moduen eta profesional moduen nik uste dot mailla oso ona eukiela, eta guri erakutsi oskuen asko. Bueno, garai hartako metoduekin, asko zan ba buruz ikasten zan asko, baiñe nik uste dot bestelako, erakusten be, ikasten be erakutsi oskuela. Ikesten be erakutsi oskuela. Akordetan naz abare bat euen, aramaixoarra zan gaiñera bera, Anbrosio Bergaretxe, oso gizon jatorra. Geroztik be berakin harremanak mantendu ein dittut bera hil zan arte, larogeta, eztakit, hamaika-hamabi urtegaz hil zan, eta harek esaten oskun: “Estudiar es aprender las cosas siete veces y olvidarlas otras siete”. Eta hori esaten oskun espliketako garrantzitsuena etzala gauzak buruz ikastie baiño inportantie zelagauzak zela ikesi bihe zan bizitzan, hori ikasi bihe zala. Metodue edo sistemie zala gehixao ikesi biha zana eta ez gauzak eurak. Eta akordetan naz horri buruz eztabaidak eta berba eitten gauela eta hola ta. Zentzu horretan nik uste dot nibel ona demostrau dauela. Baiña eurak euren bokaziñue edo helburue edo esateko moduen irakaskuntza zan, ez, eta horretan nahiko saiatuak zien, erakusten saiatuak izen die. Gero ba, bueno, euen garai hartako alde..., kongregaziño erlijioso danak eukien disziplina eta gauza horreik, ezta. Gero represiño..., adibidez represiño sexuala inportantia zan, ez. Gero ez oskuen ixten urteten leku jakin batzuetatik, debekatuta geuken ba... Ni akordetan naz gu zigortu eiñ izan gauela baloiek salto eiñ sasittik bestaldera eta sasixen bestaldera pasau baloia hartzen eta ikusi eta zigortu. Zigorrak izaten zien oso zerak. Nota bat eukitten gauen, astero-astero eukitten gittuen notak, eta nota bat izeten zan “Conducta” deiketan utsiena. Conducta lau, suspenso, horretxegatik bakarrik. Eta zentzu horretan oso estriktuak zien eta oso gogorrak. Baiña bestela erakutsi tta ondo.
- Zigor fisikorik eta?
- Sekula ez, sekula be ez, holakoik ez. Iñoiz ikutu be ez. Guri horretan, uste dot garai hartarako nahiko aurreratuak zirela.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia