Kalean lanean
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-033-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Aretxabaleta.
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko maiatzaren 05a
- Iraupena: 0:03:51
- Erref: ARE-033/014
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baserriari lotutako lanbideak , Lanbideak » Negozioak, dendak
Transkripzioa
-Zer eukiela esan dozu zure aitta-amak?
-Ez, eurak ibilitta euzen lanian. Eske Atxabaletan euen oin Pagaldaixena deiketan dana garai baten izen zan nire, gure tio baten dendie. Gure Meltxor Lasagabaster, gero Arrasateko Lasagabaster dendia, denda horretako semien da aitte, ezkondu zan nire amaren aizta zarrenakin, tia Mariakin. Nik enauen ezautu be ze nik urtebete neukela hil ein zan. Hola kontatu ustien. Ta kalro, ba orduen ba ezkonduta euzen eta ba nire ama aizta bat gaztiaue, hamahiru urte, hamalau urteaz ero ba lanera, eruen euen dendara. Eta aitte be beste baserrittik dendara fan zan morroi moduen, eta harek eitten auen bat mutikuen lanak, mutillen lanak. Eta ama ba zerbiduten, mostradorien edo gure dana. Eta hantxe ezautu zien aitte ta ama. Eta gero urtietan ibilli zien ba lanien denda hortan, ezkondu zien arte ta. Eta gero aittek ifiñi auen ba kanterie.
-Eta kanteran min haruta gero ze eiñ eben?
-Gero osatu zan eta jarraittu euen lanien. Baiñe geratu jakon ba eztakit, bi edo hiru hazur apurtuta. Garai hortan ba badakizu, operaziñuek eta eitten zien gaurko aldien zelebre eta.
-Lanian segurtasuna be izango zan halakotxia.
-Ezelakoik be ez, klaro. Ezelekoik be ez. Han ibiltten zien ba horman goittik piñu arbola, adarren baten lotu soka bat, sokatik gerrire edo nunbaittera lotu ta goittik behera jatxi eta barrenuaz, eskuzko barrenuaz zulua eitten horman han. Eta igual zortzi-hamar metroko alturatan eta hola, ez. Eta jausi hola bestela berez eztot uste sekula iñor ein zanik, baiña desde luego seguridadia ezelakorik be ez. Eta hori pasau zanian izan zan orduan metxa, ifintten zan zan metxa bat, luzie, metro bikue edo. Ba zulue eitten auen, han sartze auen (kartutxua), sartzen auen, ha atakau eitten zan goittik, itxi eitten jakon zulue, buztiñekin eta eztakit zerekin, eta gero ataraten zan kanpora metxie; eta hori metxioi izeten zan ba len horrek tsiskeruok bazien ba putz eindde..., ba holakotxe estiloko metxa bat izeten zan. Metxie ixotu eta astixe emuten otsen alde eitteko eta hori, ez. Eta ni behin baiño gehixotan akordetan naz ba guk han txabola haundi bat geuken eindde zemento armauaz da txabola barrure sartu ta leherketa noiz eiñ arte hantxe zaiñ, ez. Da joten auen danbarrarie ta txabola gaiñien porrrrrrrr, harri pillue, hola harri txikixak, urrin faten zienak, da behien euan kamiñue, euan bakarra orduan, eta kamiñue moztu ein biher izeten zan, klaro, leherketa hori eitteko.
-Kotxeik eta ibiltzen zan?
-Banakie bai, banakie ibiltzen zan, eta baezpada be moztu ein bihar, eta orduan ba langille bat alde batera faten zan eta bestie bestera, eta gure aittek holako tronpeta bat eukan, tronpetatxo bat eta ti-tiii!, joten auen ha tronpetia leherketa ein bihar zanien, eta gero faten zan eta ixoketan auen metxia eta danok txabola azpira. Joten auen eta. Behin hori pasau jakon. Metxiori eztakit ba, denpora gehixao tardau normala baiño, eta ia aittek pentsau auen itxungi eingo zala eta ez auela funtzionauko, fan zan eta justo hasi zanien baunba! Geratu jakon ba eztakit zenbat hazur apurtute ta gero gorputz guztien harritxuek. Danak barrure sartute.
-Metraillia.
-Operaziñuan danak ez utsien atara, gaiñera. Akordetan naz gerora ondiok agertu ein jakola azal azpixen harri txiki-txiki-txikitxuek, eta bateon bat berakin eruen auen.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!