Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Donostiatik Eskoriatzako maristetara

Donostiatik Eskoriatzako maristetara Mojen eskolan zegoenean baserriko lanak eta auzoko lagunekin egindako jolasak zituen gogoan. Han urtebete pasatu eta gero, etxera itzuli eta maristen eskolan hasi zen. Lehenago bainuetxeak izan ziren eraikuntzan zegoen maristen eskola, beraiek "Sorbona" deitzen ziotena. Urtebete egin zuen egunero baserritik eskolara etortzen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-033-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Mojen eskolan zegoenean baserriko lanak eta auzoko lagunekin egindako jolasak zituen gogoan. Han urtebete pasatu eta gero, etxera itzuli eta maristen eskolan hasi zen. Lehenago bainuetxeak izan ziren eraikuntzan zegoen maristen eskola, beraiek "Sorbona" deitzen ziotena. Urtebete egin zuen egunero baserritik eskolara etortzen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Pentsaizu, uda denporan bedarrak eta batuta gero geuken zelai bat han Kurtzeberriko maldatan, da urtero ba bedarra hazten zanian bedarrak ebai, igertu, ekarri, ta gero abelgorri bat geuken, behigorri bat geuken hara erueten geuena beti txahala eraitteko han eta gero eta bixak ekarri. Eta ni ixe egunero faten nintzen eskola ostien hartu hola arta [samar?] batzuk eta behixa nundik ebillen ikusten. Egundoko abenturak eindda nao ni behin. Eta behixe topetan askotan salto einde be, horrek bastante basatixak izaten die eta igual sasi gaiñetik salto ein ta alde eindda eta topetan eta berriro ekarri eta holakuak eitten askotan. Eta klaro, holako giro baten, gero lagunekin be beti jolasien auzuen, eta gero handik Donostiara fan eta han monja batzuekin egun guztien errezuek eta ez dakit zer eta badakit zer, dana reglamentua disziplinia, ezin gauen berba ein dormitorixuen. Bueno, dana hola.
- Euskeria inundik be ez, ezta?
- Ez, ez, euskeria entzun be ez. Ezebez. Ni ez naz akordetan beste euskaldunik euenik be. Baten batek jakingo euen euskeraz seguru asko, baiñe hain zan gauza debekatue edo, berez hala asumidu gauen, nik ez dakit; ni ez naz akordetan han sekula euskeraz ein nauenik iñokin.
- Zer zendeten, mutilak bakarrik?
- Mutillak, mutillak bakarrik. Mutikuak bakarrik han. Urtebete hantxe, eta gero handik ekarri nindduen hor maristetan bertan euen auzoko umiendako eskola bat euen, eta tiok horra eskolara fateko. Eta hor ia eskolan maristek eurak emuten zittuen klasiak, maristetako profesoriak emuten zittuen klasiak. Eta eskoliai deiketan gutsen Sorbonie.
- Sorbonia?
- Sorbonia deikuten gutsen, bai. Hori zan Eskoriatzako eskolia?
Maristetan, oin Almen dauen lekuan hor behien euan balnearixue, antziñan balnearixue izendakue-edo.
- Atxabaletan ala Eskoriatzan?
- Zan justo mugia baiña Eskoriatzako terrenua zan. Justo-justo muga, hortxe Ederlan parian, oin Almen dauen lekuen. Almenen pare-parian. Almen oin dau gorao. Eta Almenen pare-parien behien euen hori balnearixue. Balnearixue ta euken fubol-zelaixek eta jardiñek eta enfin, egundoko terreno, finka ederra zan hori.
- Eta zuek Sorbonan.
- Sorbonie. Sorbonie zan ba euen, eraikuntzak euken albo baten euken elixa bat, elixatxo bat, eta gero elixien onduen euen beste holako eraikin txiki bat, eta ha izeten zan gure eskolia. Urtebetien ibilli nintzen egunero-egunero baserrittik horra fan da etorri eitten. Bazkaitten faten nintzen kalera, aitta ta aman etxera, barriro etorri, atsaldien eskolie ta gero baserrire. Lo eittera baserrira. Klaro, han ganauzain ta ein bihar izeten nauen. Orduan ba bueno, hor beste urtebete ein nauen.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia