Aretxabaletako semea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-033-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Xabier Zubizarreta Lasagabaster Aretxabaletan jaio zen 1944ko urriaren 18an. Aita Isurieta auzoko Olabeaga baserrikoa eta ama Aozaratzako Artabe baserrikoak zituen. Artabe izenaren historia apur bat egiten du.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Aretxabaleta.
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko maiatzaren 05a
- Iraupena: 0:02:27
- Erref: ARE-033/002
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua
Transkripzioa
- Xabier Zubizarreta Lasagabaster.
- Nun eta noiz jaixo ziñan?
- Jaixo ba Atxabaletan, hamentxe Durana kalian hogeta hamahiruan, milla bederatzirehun eta berrogeta lauan, berrogeta lauko urrixan, urrixan hamazortzixan.
- Aitta-amak nunguak zittuan?
- Aitta ta ama bixak atxabaletarrak.
- Kalekuak?
- Ez, bata bez. Aitte hemengo Usittakue (Izurieta) Usittako Olabenekue.
- Usittakua?
- Bai, Izurieta da jatorrizko izena baiña guk Usitta betik esaten dou. Usittako Olabenekue aitta. Eta ama Lorentxa Lasagabaster Billar. Ama Azatzako (Azaoraza) Artabekue.
- Artabe. Horrek badauko zerikusirik etxe honen izenakin?
- Ba zerbait dirudienez bai. Artabe, Arratabe moruen. Ha be seguru asko jatorriz Arratabe izango zan. Nunbait hori ez dakit, e, hor kantu bat badau, sasoi baten billa ibilli nintzen honek Azkuek bildutako “Cancionero” zera horretan, eta hor agertzen da Otalako emakume bati, ez dakit, Maritxu euken izena, kantu bat jaso utsen hari, bat edo bat baiño gehixau, eta kantu baten erreferentzia bat eitten dau Arratabeko ez dakit norena, eta dirudienez Artabeko etxie be eurena zan. Otalakuek badakizu zera zien, jauntxo edo.
- Han torria eta...
- Hori da. Horretxek die, oin Kaja Laboralak dauken etxe hori. Eta erreferentzia bat eitten dau Arratabera. Osea ke garai baten igual seguru asko izengo zan, zerikusixa euko eben. Gero ez dakit apelliduekin lotura hori zela eingo zan edo ez zan, baiña bueno.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!