800 mozkor
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-031-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Soldadutzan, Tetuanen egon zen. Nafarroan makiak gogortzen ari zirela-eta, beste 800 soldadurekin etorri ziren trenez Tetuandik. Lizarran gelditu ziren, errekan apur bat garbitu ahal izateko; eta, garbitu ondoren, herrian edan zuten ardoarekin den-denak mozkortu ziren.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Aretxabaleta.
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko apirilaren 30a
- Iraupena: 0:02:30
- Erref: ARE-031/025
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Soldadutza , Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Anekdotak, kontakizunak
Transkripzioa
- (Loba): oiñ beste gauza bat kontau bihar dotsuzena da handik hona, Estellaraiño etorri ziñatenien, ha kontau egiozu.
- Ha, mozkorra?
- (Loba): mozkorrena kontauizu. Biajie lehenengo handik, Estellatik honaiño…
- Hemen makixak egozela, eta han gu fuerza asko geozen, beratzi kintta artien, eta makixak hemen fuertatu ziren, ETAn hasieria, hemen. Orduentxe zan ETAkuak zirela, bestiak zirela, makixok ba dominauta, egundokuak itten gittuen. Eta hartu eta ekarri gindduen, bialdu, etorri gitzan hona, gure kinttakuak danak, Afrikan eozenak, Pirineuetara etorri gitzen. Beratzi-hamar bagoika mutil, bostehun in gittuan bidetan, “mucha carga, poca fuerza; mucha carga, poca fuerza”, halako baten aillau gitzuan. […] ez dakit, hamarna pezeta-edo ziren, hango deretxo danakin eta dirua danok geukan. Trenien urteten batien ta bestien…
- (Loba): baiña aillau ziñaten Estellara, Lizarrara.
- Bai. Gero bagatoz apurka-apurka eta Estellara. Eta zertu Estellatik eta Panplonara fan biher gauen, baiña “limpiar un poco”, bi teniente espediziñuan etozen, “limpiar un poco y aquí vais…” errekia bertantxe, […] errekia. Pozik fan ta ur trago bat leheningo in eta ba sikuaz, jan eta ezebe barik, eta dirua be danok. Estellara fan eta mosuok-ta garbittu, dana, pozu guztiak beteta, bostehun inguru bai, danak […] mosua garbittu genien begira ekin gotsan. Han leheningo ikusten gauenari “¿donde hay aquí el bar?”, bestiari “¿donde hay aquí el vino?” “Aquí el vino todas las puertas”. “¿Si?” Eta […] eta danien ardaua, makauen la puñeta! Atiok zabaldu gittuen bai zabaldu! zortzirehun moxkor, neu ez beste danak, bat be zutik egoteko gauza ez!
Egilea(k): Kepa Elortza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!