Anaia gerran hila
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-031-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Aretxabaleta.
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko apirilaren 30a
- Iraupena: 0:02:13
- Erref: ARE-031/014
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Gerran hildakoak eta zauritutakoak
Transkripzioa
- Artxandan besue eta hankie kendu otsen. Komandantien ordenanza, ta Artxanda hartu auenien itxuria, Atxabaltakuek be beukan lagunak han, bere kuadrillakuok, eta komandantiari parten bat erueten fan da, han frentien ez euen, bera fan da, bere atzian euen komandantien ordenantza, emun otsan papela eta papelori emun eta han lagunekin botie, baten batek ardaua eukan eta tragon bat itten korruen jarritta dagozela, berak tragua in eta eskua hola dakola, bera eskua eta hankie, ikusi notsan nik, besue ta hankia, besuen holako zatitxo bat aukon txintxilizka, eta ha zapata eta guzti ekarri in euen, gero mediku zahar bat Atxabaltan geukan...
- Bonbazon bat-edo?
- Morteruek jo, betien, eta jo ta kendu. Eta gero handik Durangora arte, zerak, ebiltten zittuen gomak lotzeko danak, frentien ebitzenak, honako metro erdiko gomak, frentien heriuten bazien lotzeko, odolak korriu ez daixen, ta hanka bata lotuta eukon, ta bata lotuta ta bestiari korapilla egindda, hemengua, besua, lotuta, eta hemen korapillak itxuria, korapilla bertan odola dana mobiuta euki, odola darixola auen zeretik, golpian itto, odolestu. Handik eruen gauen kamillan. Eta bestaldera total iñutil geratu biher auen, ez beso eta ez hanka, baiña…
- (Loba): enterrau in auen, ezta? Atara in auen zulotik barriro. Enterrau in auen uste dot. Eta gero aittek eta atara in auen, zulotik atara eta etxera ekarri auen.
- Bai, atara. Ba mediku zaharragatik bestelakuagatik ez, guregatik aittajaunak in jotsain abariari, dakon mezia emuteko ardau dana edan, han egozenak. Garrafoikadia eukitten juan, […] bat bai.
Egilea(k): Kepa Elortza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!