Julianek "noturnorik" ez
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Aretxabaleta.
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko apirilaren 30a
- Iraupena: 0:01:21
- Erref: ARE-031/010
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizarekin lotutako pertsonak
Transkripzioa
- Eta notornua kantaten zan mezietan aurrera fanda, notornua, Oñatin be antzera ingo daue, edo ingo euen. Oin e, fanda dagoz horreik baiña, notornua kantetako gertu eta kantau […], eta berak zeretik urten naz, sakristixatik urten naz, “etorri hadi ba, etorri, jentia begira jak eta etorri hadi ba”, “ni horra, (euskeraz erdi ahaztuta eukan), ni horra bapez fan”; “baiña jentia dauela zai”; “ni horra” eta barriro aitta hori zera fanda, aittak be ondo ekixen zelako zein zan, eta aittiorrek “etorri bihar dok edo ze in bihar dok?”, barriro “ni ez, beorrek batez emun neuri, neuk be ez beorri”. Etxia fuertekuak ziran, gaur be bai eta orduen be bai, ta “neuri bapez emun, neuk be ez beorri”. Halakon baten noturnuori kantau eragin otsan aitta horrek eta aittak hasarre. Holako abaderik ez juat nik ikusi, bera ez doiela errezetan, ha zeuen mormozetia.
Egilea(k): Kepa Elortza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!