Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Baserrian ikusitakoak

Baserrian ikusitakoak Baserrian egon zen garaian jolas besterik ez omen zuen egiten. Oso ondo gogoratzen da baserrian ikusi eta ikasitako gauzekin.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-029-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Baserrian egon zen garaian jolas besterik ez omen zuen egiten. Oso ondo gogoratzen da baserrian ikusi eta ikasitako gauzekin.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta gero ba nik ondo pasa nauen, ez nauen pasauko ba, jolas baten egun guztia. Hango…, baiña ze gauzia, zenbat gauza ikasten dien basarri baten. Oin konturaketan zara, akordetan naz han eskillarapeien, sarreran eskillarapeien euen, zelan esaten utsien ikuteixa edo iputeixa-edo: ba zera moduen, ai, zela esango dotsut /esangotsut/, ukuilluan moduen, ezta? Baiña zan, hoixe bai, daukat buruen sartuta. Sartu ta ezkerretara zan eskillarapeien holan euken egurrezko horrek, goitti behera holan zer batzuk, egurrak, txirlo batzuk hola goittik behera dana holan atiakin ta barruan euen bihorra eta moxala. Eta hori etxat sekula ahaztuko. Bihorra ta moxala. Ez dakitzu zer dan? Bihorra, bihorra da emia, zaldi emia esan bihar naban, ez, eta moxala txikiña. Bihorra ta moxala. Horrekin akordatzen naz. Eta edurra ein auen, edurra ein auen. Klaro, ointxe sasoi hontan zan-ta. Eta, bueno! Nik lau-bost urte, lau urte, hortxe, lau terdi, holakotxen bat neuken. Eta akordetan naz edurra zela ein auen, kanpora urten bihar larriñera, eta zelan amak ipiñi osten burutik zaku bat, zakua, zaku bat holan buelta emun, ta zan zaku txiki bat zan, ez zan haundixa ta, neu be umia ta hauxe, hauxe da txikiña ta. Buelta emun eta ifintten auen holan albo baten, ikusten nago, e, ze kolore eta dana zittuen: urdiña hola eta gaiñetik holan zeukan hau zelan da, "El Quijote", Kijotia eta "Sancho Panza". Eta ifintten auen inguru guztian holan: “Nitrato de Chile”. Ikusten banego moduen. Holan dra! bueltia zan holan zer bat, zakuok eukenak kanpoaldetik holan. Erredondua be ez zan, luzenkia zan holako seillo moduko holan, eta urdiña zan barrena ta laruakin-ta holan beste koloriak eta ifintten auen bueltan holan: Nitrato de Chile. Hori akordetan naz gaur balitzan moduen. Ederto gaiñera, e. Holako gauzak bai eta zela lo eitten gauen…

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia