Errenta moduan, garia
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-028-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Aretxabaleta.
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña
- Data: 2008(e)ko irailaren 25a
- Iraupena: 0:01:05
- Erref: ARE-028/009
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Elikadura » Jatekoa eta edatekoa , Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriaren historia eta kokalekua , Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua
Transkripzioa
-Lehen errenteruak ziñazienian, nausixai zelan pagatzen zetsazuen?
-Errentie? Garixa-ta erueten jakon. Ta gu gelditzen gitzen..., hutse. Artue bai gelditzen jakun baiñe; kaleko ogixe erosi biher izeten gauen. Garixe euena ixe ya entregau eitten jakon. Guk kaleko ogixakin zertzen gitzen.
-Ez zenduen eitten orduan etxian ogirik?
-Ez, etxerako lain zerik ez gauen /ezkauen/ eukitzen guk. Garixa gutxi erain gutxi eingo zan, edo eztakit nik zer. Ez dakit zer pasauko zan.
-Zer pagatzen zan, urtian behin?
-Bai, urtien behin. Emoten jakon garixe eta gero ez dakit zer emoten jakon. Urtien behin emoten jakon.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!