Meza kontuak eta hilarriak elizan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-027-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Aretxabaleta.
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña
- Data: 2008(e)ko irailaren 25a
- Iraupena: 0:02:30
- Erref: ARE-027/020
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Gaztetako ibilerak , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizkizunak eta otoitzak
Transkripzioa
-Mezetara ta joago ziñazien.
-Bai, eta konfesatzen. Han esan biher kontu danak, ja-ja-ja!, han esan biher kontu danak, gaiñera eurai. Ta gero...
-Han auzuan bertan bazekazuen elizia?
-Bai. Auzo danien eozen abadiek. Ez dakit zenbat auzo daoz Atxabaletan, eta auzo dan-dan-danetan eozen. Zazpi etxe eozen lekuen be abadia zeuan, eta gu, ni Galartzakua nitzen eta han ez dakit hamahiru etxe eozen, eta han be abadie. Danien, danien. Dan-danetan eozen abadiek. Oin abade gosie dao baiña orduen danien eozen abadiak. Danien.
-Eta? Domekero egoten zan mezia?
-Bai, domeka guztietan. Gero ba apur bat zertzen hasi zienien ba, baten bai eta bestien ez eta holan eitten zien, apur bat banatzen hasi zienien, baiña aurretik, bueno!, aurretik danien.
-Derrigorrez beti joan bihar mezetara?
-Bai. Mezetara ta hilarrixek egoten zien. Hemen lehenao ez zien egoten baiña hillarrixek mantel zurixakin, kandelakin egoten zien. Hilddakue bazeuan lazo baltzakin egoten zien. Gero kendu zittuen hillarrixok.
-Hillarrixak eliza barruan?
-Bai, eleixa barruen euren mantelakin, ifini tente bi kandeleruekin eta hilddakue bazauen lazo baltzakin egoten zien. Gero kendu zittuen.
-Eta zeiñenak izaten zien hilarrixak, herriko jentianak?
-Auzoko etxekuenak. Auzoko zera zein etxe, hamahiru etxe edo die gure auzuen, eta hamahirutik ba zein tokau zan hilddakue edo hilbarri bazeuen bi kandela; bestela sei kandela lazo baltzakin, holan egoten zien.
-Etxe bakoitzak zekan bere hilarrixa?
-Bai, etxe bakotxak, etxe bakotxak eukitzen zeuen. Gurien bi kandelakin egoten zien lutoik ez bazeuen. Bestela lutue bazeuen, lau kandela eta lazo baltzakin egoten zan.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!