Bekatuak eta abade bekataria
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-027-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Aretxabaleta.
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña
- Data: 2008(e)ko irailaren 25a
- Iraupena: 0:02:33
- Erref: ARE-027/019
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizarekin lotutako pertsonak , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizaren indarra , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizaren jarrera
Transkripzioa
-Esatera noian dantzan eittia ta pekatua izango zala lehenao.
-Bai. Hoixe. Bueno! Hoixe pekatua. Terriblie! Zirri-eittia ta, laztana emutia ta. Hori. Baiñe zerai, eurai be gustatzen jaten zerai. Gu, e, argixe ifiñi zeuen gure baserrixen, ta zer baten, ez dakitt, urte mordue da; gure neskiek oin berrogeta hamasei urte edo ez dakit zenbat, eta han gebitzen eta afari bat ein geuen argixa ifiñi zanien eta abare bat zeuen. Eta zerien, hurrengo zer baten atie jota etorri jat abade bat zerien etorri jat, rta, ene! Bai. "Honaxe etorri naiz zerien eta, zuk ez esan gizonai hona etorri naizenik". "Ene, hori bajakixat zetan datorren". "Zuk ez esan gizonai hona etorri naizenik". "Ze? nik gizonakin ez daukat sekretoik", esan nutsen holaxe. Ta "Ene, hemen ez jaok /etxaok/ ezer" pentsau zauen harek. "Eta orduen beruzkuak bisitau ingo dot". Ya esta, hola pasau zan ha, baiñe... Bestela baakiu zetan etorri zan, ja! Mekauen, esan nutsen gizonai, "zu, bakitzu zetan etorri dan zera?", izenakin eta dana nekixen orduen, oin ahaztute dauket izena baiñe. "Hauxe ta hauxe esan dust eta". Bai ba la puñetas! Gizonakin ez naukela sekretoik esan nutsenien, e...
-Bildurtua ya.
-Bai. Anda fuera! Holakuek be baeozen, e.
-Danetik egongo zien.
-Bai, danetik, danetik. Ointxe letxe. Baiñe ointxe letxe, baiñe lehena ba zertu eitten zien, aklarau eitten zien gehixao. Oin zazpi urtien, zortzi, hamarrien arkarrekin egon, ezkondu ta apartau be igual eitten dittun segiduan. Ta orduen barriz zan apartatzie ta zera, jesus maria ta jose! Ta aurretik familixia eukitzea be... Bueno! Lehenao gogorra zan, gogorra zan.
-Gero despreziuak eta?
-Bai. Gogorra-gogorra!
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!