Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Lurra lantzearen inguruko azalpenak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-024-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Lurra lantzearen inguruko azalpenak. Laixatzerakoan azpiko lurra gainera ateratzen da. Lurrari buelta ematea ona da lurra oxigenatzeko. Gaur egungo aurrerapenak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Baiña horreik makiñokin lurre segittuen egitten dok baiña. Neguen emuten dutsek pasada bat, bedarrak, zerak, galtzeko, eta gero zertu biher danien, erein biher danien satsa bota eta lanketan dok lurre [...]
- [...] horrek makiñok, holako baten eitten juek horrek txikiñok, haundixen aldien asko eitten juek.
-Haundixen aldien horrek barrura sartzen dittuk. [...] ixten butsek, lurre ein... bueno! Orkatilletan goraiñok.
-Horrek ez jaukek laixatu biharrik. "Lo que pasa" [...] hemengue dok, pentsau, gure amak be hoixe eitten juan.
-Azpiko lurra gaiñea atara. Horrek ataraten juek.
-Hori aldrebeskerixie izango dok, azpiko lur hotza gaiñera ataratie... Igual bedar zarramarrie ez jaixoteko, igual izan leikek bentajagarrixa baiña.
-Bueno, klaro, bentaja eukitten jok, gero urtero laixaketan badok, gero bedar gutxiao etortzen dok. Hori ona dok, ona dok lurrai buelta emutie lurra oxijenetako. Hori ona dok, urte baten bai eta bestien ez, hori ona dok, baiñe gaur dazen makiñekin ez. Klaro, lehenao gauza asko ez zuan eitten, ez zuan satsik egoten, sail haundixak izeten zittuan, eta gero euzen erreminttekin ezin zuan, gaur besteko moduan ez zuan lanik eitten.
-Han gradiaz lanketan-eta [...] ha lurra gogorra egoten zuan, hola atzeratute gradia, azaltxue ein eta ...
-Ez, gaur dazen makiñekin ez jok merezi hola ibiltteik.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia