Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Telebistaren inguruko iritzia

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-024-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Telebistaren inguruko iritzia. Jendea guztiz lotzen da telebistara. Seme-alabek telebistarekin duten lotura. Irratia desberdina dela komentatzen dute. Telebista piztuta dagoenean ez da elkarrizketarik egoten etxean.

Transkripzioa

-Telebisiñue okerra dok, han apur bat piketan bahaz…
-Nik pelikula bat ez juat ikusten. Personientzako [...] aparato desastriena, okerrena dala. Txarrena dala.
-Ze, ikesi ez dok eitten ezer, zegatik han ikusten doken gauza bat buruen nekez geraketan jak, akaso gauzan batzuk, baiña radixuan moruen, "en cambio" radixuek…
-Gero bizietan bahaz ez daukek konbersaziñoik… Umiekin ikusten nuan nik: neskatilliek ez hainbeste, baiña mutikua… Harek kotxetik urten eta zuzen telebisiñora faten dok (hau)¬¬. Zenbat bider esaten jutsat: "Aitor, benga, etorri sukaldera eta esan atsaldeon eta etorri naz, eta gero gura dozuna eizu". Gutxienez.
-Gutxienez etxera agertu dala.
-Baiña zuzen telebisiñora. Eta sarrittan kontra eitten bajostiek, kendu eta benga, eiñ deberiak lelengo eta gero telebisiñue ikusi. Baiña batien hau dalako, bestien bestie dalako…
-Biziue dok hori. Gero, klaro, programak be danak jakixiek, ze ordutan zer dauen…
-Ez dok horrena bakarrik. Guriak ia ez dittuk umiak ixa, baiña gurien nausixena be goxien jaiki biok, zortzietarako lanera faten dok, baiña hamabixak jota oinddio telebisiñuan, ha handik ezin leikek kendu. Asteburuan bakarrik egoten dittuk bixok, beste bixak Donostian, eta bestie Bitorixan dauelako […], bere pelikulokin eta bere zerokin, ha ez dok umia, baiña. Derrior ikusi bihar, derrior ikusi bihar telebisiñua.
-Enroillau eitten dok telebisiñuen, bai. "En cambio" pentsetan jatek radixua hoba dala. Entzun eitten dok, edozein gauza edozein tema berbetan dabillela be hartu be hobeto eitten dala pentsetan jatek. "En cambio" telebisiñue ez juat, e, "entre que" ikusi eta entzun eta abar, ez juat hartzen… Eta gero horrek esan dabena, konbersaziñuek etxien eta, telebisiñue ezkatzien badaukek, gurien basarrixen ezkatzien jak, eta han ez jak konbersaziñoik eta ez karajoik.
-Gurien be ez. Baten bat hasten dok, eta ixo!, egoteko ixilik!, hasarria, burrukia segittuan.
-Telebisiñuek hori bajaukek.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia