Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Norberaren kontura egindako lanak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-024-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Azken orduko lanek nekatzen dutela asko komentatzen dute. Hobe da lana aurrez pentsatutakoa egindakoan uztea, beste ezertan hasi gabe. Lanak ganoraz egiteko goizean goiz jaiki behar da.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Gero personie kantsau horretxik azkeneko orduko lanok eitten juek. Horretxik. Gure tio Gregoriok esaten juan: goxien personiek ein biher jok jaiki eta eguneko plana ein, eta lehenao akabaten badok edo [...] atzerao akabaten badok, ia gaurkua ein juat eta kitto. Zeatik nik behin esan nutsen, bueno, atsaldeko laurak be bazittuan eta, "Bueno, hau akabaute dao eta hori bestioi hasi bihar dogu /bihou/" eta. "Ez, goxien ifiñi doun plana akabau dou bai, eta ni ez naxoiek gehixao itten, in biher bok, heuk ein eik /eiñik/", esan ustan. "Hori lanoi bixerko", esan ustan, "bixer eingo juau", esan ustan. "Errezoia daukotzu. Oin ze in biher dogu /bihou/?", ta: "Hor txintxarra badaukek ba hik, ebai eik /ebaik/ zati pare bat… eta ekarri eik /ekarrik/ eskillarapeko ardau hori, trago bat eingo juau". Baiña oin hasten zanien, ez geldittu zigarro bat erreten. Jo, latigo!, baiña holan kriston belozidadiakin ein biher lana. Ha be goixien zortziretarako eztul baten etortzen zuan eskillara…

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia