Bergara aldeko pilota txapelketan finalista
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-022-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Dialektologia-EHU
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Ezpeleta
- Data: 1991(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:01:50
- Erref: ARE-022/006
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Emalea: Koldo Zuazo
- Gaia(k): Aisia » Kirola » Pilota
Transkripzioa
-Da gero ia ba haundi eiñaz, haundi eiñaz politto politto ba beste zer batzuk eta.
-Deportian?
-Deportian be dana gustetan jaten. Fubolian, bizikletia be bai tta pelotia. Oiñ, gehixen pelotan, ezta? Da ia hamazazpi urtegaz ero Mondragonesak orduen neu (erueten nindduen) Mondraueko pelotarixokin Arriaranegaz eta Zurduekin da ez zan ondo arregletan da, betik zera eukien, da betik deiketan nusten: "Hi, etorri hai entrenetan, e" Ta beragana fan da pelotan. Da pelotan ba eitten gintzen da ya atara nauen, Bergara mobidu nintzen. Ba, orduan eukiko nittuen hamazazpi urte ero. Hamazazpi, hemezortzi ero. Eibarren jokatzen zan Distrito de Bergara. Da Distrito de Bergaran ba aillegau nintzan ba azkenengo zerera, finalista. Baiña ezin nauen jokatu, eskuko miña. Egun bittan jokatu biha zan, gaur zapatua o jai, eta bixar domekia, ezta. Da ezin jokatu ta suspendidu ein neban eta bestia geratu zan kanpeon. Eta gero handik aurrerako beste gauza bat, hemen Mendikute, Mondrauekua. Mondrauen ipini auen partidua, handik hamabost egunera ero hogei egunera zein gintzen gehixao ikusteko. Ta anunziauta: "Ezpeleta, subcampeón del Distrito de Bergara contra Zabala III campeón". Da batek "sub-" kendu eiñ auen, da ipintten auen "peón". Oinddiokan be atzo, bueno Karmeni oiñurrenguan esaten egon nintzen, hori Mendikute Mondrauekua hemen bizi da, eta harek esaten dust: "Hombre, peón". Hari geratu jakon betiko izena: "Peón", neretzako. Harek eztust esaten ez Paulo eta ez Ezpeleta. "Hi, Peón, zer, ondo habill?" Geraketan dien motiek holan geraketan dienak. Da gero Bergaran profesional Mondragonesak ipiñi usten partidua debutau eta, baiña eskuak bigunak neuken eta hola zerian.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!