Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Jesuita joan beharrean, monagilotarako geratu

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-022-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Euren tabernan era guztietako jendea egoten zen: anarkistak, sozialistak... Orduan ez zegoen txoke politikorik. Jesuita ikasketak egitera joatekotan egon ziren bera eta anaiak, baina tabernan egoten ziren gizon batzuek beldurra sartu zioten. Azkenean, etxean geratu eta monagilo-lanak egiten zituen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Tabernan han jente asko egoten zan, da gure etxia zan itxuria danen soziedadia. Han egoten zien komunistak, anarkistak, nazionalistak, karlistak eta danak. Orduan ez euan hainbeste politika, e, baiña honek Eustakio, San Berde, Katxo eta ba horrek egoten zien betik han. Euren botillatxue eo pitxartxue hartu ta zeozer jan da hantxe. Ta klaro, ia mutikue haundi eitten ekin nintzenian monagillue. Gure ama be ba beti elixan egoten zan ba sartuta, da hango parrokuaz da koadjutoriakin da oso laguna zan, da mutikua monagillo. Da genguzen ba lau: Jexus Atxa, Lorentxo Galdos Donostian da Jesuitetan, Felix Atxa da ni. Lau monagillo. Da, klaro, honek abadiok, Atxabaletan azenok, anai bat aukien jesuita zerien, Azkoittin edo eztakitt nun. Eta harek eitten auen ba danak zerera, jesuittetara. Mutikuok batzuk fraille ta abade ta; honek jesuita. Gu laurok ba fatekuak gintzen. Laurok fateko ta Felix eo Jexux eta Lorentxo zien haunditxuenak. Gero zan Felix eta gero ni. Horrek fan zien bixok. Han tabernan azen Eustakio ta konpañia, ta guri be aillegau jakun ba fateko zerian ba, juniuan edo hola, bueno ba ia oktubrian kursue ekitzeko ta fateko. Honek Eustakiok eta, zela zien elixara faten ez zienak edo hola, "gorri antzak" esaten dana, ba haik esaten usten: "Baiña jesuita hoia tontu hori? Ez hai fan bestela kapauko aue gaiñera! Han kapau eitten juek fraille faten dana" (....) Orduen ba mutiko txikixa zela nintzan, sustau ero. Aittak eta amak pe ez euken gogo haundirik fateko, baiña ia papelak eindde.
-Amak be ez?
-Ez, abade ta ez, jesuitta ta ez. Etxian, elixara fan bai baiña etxetik.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia