Azpeitia (Gipuzkoa)

Azpeiti eta Zumarragako ferietara saltzera

Azpeiti eta Zumarragako ferietara saltzera <p>Plazara askotan joaten zen barazkiak eta fruituak saltzera: Azpeitira, Zumarragara... Hara joateko, otarrak ondo lotu eta trenean joaten ziren; tren-estaziotik plazara astoz eramaten zituzten. Goiz bueltatzen zirenean, Zumarragako taberna batera joaten ziren, eta bertako nagusiak ondo zaintzen zituen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZP-029-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Plazara askotan joaten zen barazkiak eta fruituak saltzera: Azpeitira, Zumarragara... Hara joateko, otarrak ondo lotu eta trenean joaten ziren; tren-estaziotik plazara astoz eramaten zituzten. Goiz bueltatzen zirenean, Zumarragako taberna batera joaten ziren, eta bertako nagusiak ondo zaintzen zituen.

Transkripzioa

- Ta gero plaza juten ziñela esan dezu? [...] Zumarra ta...
- A, bai. Ni plaza hasi nitzen hayek jun baiño bi urte leno. Hayek... nik hemezortzi bet urtekin plazan, berdure saltzea ta zeara...
- Juten ziñen? Noa juten ziñen?
- Azpeitire noiznahi, baiño Axkoitire asko. Axkoitiyen benta hobi eoten zan zeatiken berdura gutxi biltzen zan ta. Ta Zumarra’re juten giñen...
- Zumarra’re bai, e?
- Bai. Auzoko, auzun nuen ama beti hola ibiltzen zana eta harek laguntzen zien. Ta biyok, biyok juten giñen. Hure bere berdurak saltzea ta ni neurik.
- Berdura eamaten zendun?
- Berdure o sagarra eo hartan dana.
- Ta nola juten ziñeten?
- Zea... trena, trenen eman. Bezperan lepo otarra haundiye beteta ipiñi, ondo lotute... otarrak eta estaziyoa ematen zizkuen etxekuek, eta hayek ematen zeben. Eta geo, Zumarran eoten zien mutillek zai, hayek plaza hartu ta eamateko. Ta geo, hayek zenbat ber zeben pagatzen giñon guk.
- Oseake mutillek e... trastek eamateatikan hainbesteko bat kobratzen zizuen?
- Bai. Ematen giñon ta gustoa. O sobrauko [zitzezkun] berdurek o hare, hori... ta gustoa, ta gu’re bai. Ta goizeo xamar, tamaiñen, libratzen bagiñen... hantxe... taberna batea, ba, estaziyoa giñezela pasaizuen zaun taberna bat.
- (Hiztuna 1) Urola?
- Bai, ta hango etxekoandriek e konprak iten zizkun, be, ta esaten zigun: “axkar-axkar sartu te etorri ta nik pronto saldie... eo zeoze, eta tabernan gerau be sukaldea etorri te”. Sukaldea juten giñen eta han ematen zigun harek eta jan.
- Ondo zainduta ordun?
- Bai, halaxe iten gendun.

Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia