'Círculo Carlista'ko mitinak; Maria Urraca Pastor Aretxabaletan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-021-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Círculo Carlistako mitinak; Maria Urraca Pastorek mitina eman zueneko kontuak. Margaritak eta pelaioak.
- Proiektua: Dialektologia-EHU
- Elkarrizketatzailea(k): Jasone Gorroño
- Data: 1998(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:03:15
- Erref: ARE-021/013
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Emalea: Koldo Zuazo
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Herriko giroa » Pertsonaia ezagunak , Politika » Jarrera politikoak » Karlismoa, liberalismoa
Transkripzioa
-E: Eta gero euki auen hor zirkulue be bai. Goixan be euki auen zirkulue.
-D: Baitta. Ni entzunde nau mitiña karlistena handik.
-Zirkulua, nun egon zan hori?
-D: Hor Etxaben karnezerixia badau ba? Hantxe lelengoko pisuan egon zan.
-E: Bertan etxian. "Círculo Carlista".
-D: Tradizionalista ez zan?
-E: Karlista edo tradizionalista... Ni akordetan naz, egun baten mitiña, eta Mondraueko Pagoaga.
-D: Maria Rosa Urraca Pastor zan "Margaritia".
-E: Urraca Pastor be bai egon zan.
-D: Haretxen mitiña entzunda daukat.
-E: Bai, ha ta... Harekin batera zan Antonio Pagoaga.
-D: Jentia kalien jarritta, sillak eruenda etxetik eta, ezta? Horreik denporak, ene!
-E: Harek mitiñak botaten zittuen eta, zerak, Pagoagak, zera eitten. Eta palike ona dauka Pagoagak, e.
-D: Ez dakit gerria hasitta egongo zan.
-E: Ez, ez.
-D: "Nosotros luchando por Dios".
-E: Ha republika denporia zan. [...]
-D: Ha zan España maillan Margaritan... Zien karlistak, mutikuak zien, mutikotiek edo, "Pelayos". Ez dakit Pelayo nor izen zan, erregen bat edo, "Pelayos". Neskak zien, emakumiek zien "Margaritas". Margaritak orduen tiestuen be ez zien egoten gurien floreruen be. Margaritak? Karlisten loria, ezta pentsau be. "[...] margaritia ederra, politta da". "Baiña margaritak dia". Urraca Pastor. Horretxegaz bakar-bakarrik akordetan naz: "¡Nosotros luchando por Dios, los otros allá ellos!" [...] Eta kasualidadia ni entzuten, ni entzuten.
E: Hori esan biher notsun ba. Harek akabau auenien, ein auen mitiña haren aurreko, honek, Antonio Pagoagak, zereko Mondrauekuak. Eta badabil esaten-esaten, eta ez dakit zer esan auen, eta [...-k] esan utsen: "tira, txotxoluoi, Pagoaga, ixildu hari, ixildu, txotxoluoi halakuoi!" Bestie jota pasauta. Berriro hasi eta: "Ez dostat ba esan txotxolu horri ixilketako!". [...] Balkoittik.
D: Hori zan bazkaloste baten, eta [...] lanera oien, eta Maria Rosa Urraca Pastorrek akabau auenien bere zeroi [...], holaxen txaluek eitten Maria Rosa Urraca Pastorri, zihero aztorauta. Enee!, hareik mitiñak eta.
E: Niri grazia haundixena, [ointxe ba...] akordetan nok, "Pagoaga, txotxoluoi halakuoi, ixildu hari!"
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!