Lagun-taldeak; kaleko giroa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-019-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Lagun-taldeak; taberna giroa Arertxabaletan. Txikiteoa egiteko ohitura nondik etorri zen. Abesteko zaletasun handia zegoen; taberna guztietan abestu egiten zen. Neskak ez ziren tabernatan sartzen; gaizki ikusita zegoen.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Aretxabaleta.
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2006(e)ko uztailaren 28a
- Iraupena: 0:03:15
- Erref: ARE-019/016
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Aisia » Taberna giroa , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Gaztetako ibilerak , Iritziak » Antzinako bizimoduari buruzkoak
Transkripzioa
-Oin kuadrilla eta taberna-girua eta; lehenao anbientia diferentia izango zan?
-Bai.
-Txikiteua-eta eitten zan?
-Ez, hainbeste ez. Orduan ohitturia, hori txikiteua ekarri zan kanpotik, Bilbotik, esaten dabe bilbotarrak, Bilbon eitten da txikiteua-eta. Baiña hemen ohitturia uste dot zala lagunak jarri, eta bla bla bla bla! Berba ein eta eran botilla bat eta ia etxera.
-Jarritta eta berbetan?
-Eta oin ez, oin ez dau hori. Bai, eitten da, baiña gehixau eitten da tok! Eta rau! beste batera, tok! eta gero pon! Txikiteua gehixao eitten da, lehen hainbeste ez zan eitten.
-Eta toki batzuetan esaten da kuadrillak kantuan eitteko afiziñua zeukela.
-Kantuan, bueno! Nik Bilbon ikasi neuen kantuan. Txarrena zan… txarrena eta onena: tabernetan ifintten auen: "Se prohibe cantar y hablar de política".
-Hori Bilbon?
-Bai. Ha ifintten euen bakotxien kantau eitten zan.
-Kartela egon arren…
-Bai ba.
-Baiña, ene! Bilbon edozein tabernetan sartu eta txikito bat atara, eta "ahora qué cantamos?", eta lalarala!!! Kantau, rau eran eta ala! "Ya está".
-Bilbon bai, eta…
-Kantuan beti. Oin ez, radixua dauela, telebisiñua dala, ez dakit ze dauela, ezebez. Baiña lehenau kantuan, buenoo! Guk sasoian kantuan eitten gittuen, bueno, bueno, bueno.
-Orduan anbientia oso diferentia da?
-Bai.
-Mutillak eta bai, eta neskak?
-Neskak gutxi.
-Tabernetan?
-Eneee! Akordetan naz, dantzan ein eta azkenengo esan, "Oin hartuko dou zer bat, gura dozu kafe edo limonada bat?" "Ez, ez, ez, pentsau be ez".
-Gaizki ikusitta?
-Gaizki ikusitta edo ohitturaik ez, ez dakit zegatik. Eta gauza hola extraordinario izen bazan, e, neska bati esan etorteko […], zerbezia-edo, limonada-edo. Ardaua-ta horrek pentsau be ez. Baiña gure kuadrilliak-eta kantau. Ni Bilbotik etorten nintzenian, nik ekarten nittuen kantu batzuk. Eta "ze ekarri dok", eta "hauxe", eta […] bera kantau, eta.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!