Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Bolalekua Aretxabaletan

Bolalekua Aretxabaletan Bolalekua Aretxabaletan; zaletasun handia zegoen garai batean boletan egiteko. Nola jolasten zuten; posturak, eta abar.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-019-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Bolalekua Aretxabaletan; zaletasun handia zegoen garai batean boletan egiteko. Nola jolasten zuten; posturak, eta abar.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Lehen esan dozu bolalekua be egon zala.
-Bai.
-Eta afiziño haundixa zeuan boletan eitteko?
-Boletan? Domekero; domekero. Domeka illunkaran, akaso seietan ekin eta zortziak-beratziak arte boletan.
-Umiak?
-Ez, nausixak.
-Eta apostia?
-Apostia, bai.
-Eta zuek ikusi eitten zenduen?
-Honbre, bai. Hara faten giñen ikusten, eta "Hiru baietz", eta "Bat ezetz", eta "Baten parra bi ezetz". "Baten parra bi ezetz" esan gura dau bat bota ezkero ez dauela irabazten iñok. Baten parra eta bi ezetz.
-Orduan kanpeonatuak egoten zien, etortzen zan kanpoko jentia boletara?
-Ez, ez, ez, hemekuak, gehixenbat hemenguak izeten zien. Gero Andramaixetan etortzen zien, oin be bai egongo da "Campeonato de bolos", oin be bai egongo da. Orduan be eitten zan Andramaixetan.
-Baiña orduan afiziño haundixa zeuan.
-Bai.
-Poliki-poliki beherakaria etorri zan?
-Ez dakit ba. Oin iñork be ez dau jokatzen.
-Igual egun seiñalauetan bai, baiña bestela?
-Soziedadiak, ez dakit zein soziedadek eitten dauela… Ointxe, beitu, asteburuan izengo da, soziedadiak dauko San Inazio patroi, dauken soziedade batek, harek eitten dau "campeonato". Baiña Lehen bai, lehen domeketan seiretan-edo faten giñen bolatokira, eta ha egoten zan, bueno!
-Lehen esan dozu Andramaixak diela hemengo jai inportantiak, baiña San Migel be bai.
-Lehenao uste dot San Migel zala; San Migel zan elixia, eta bera zan San Migel de Bedarreta; oin San Migeletan eitten da, jaixak eitten die han.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia