Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Musika, dantza herrian

Musika, dantza herrian Musika, dantza plazan. Gramola ere egon zen garai batean; gerora filarmonika hasi ziren ekartzen herrira. Aretxabaletako musika banda noiz sortu zen; honen inguruko azalpenak. Igandero egoten zen musika plazan; noiz hasi zen ohitura hori galtzen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-019-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Musika, dantza plazan. Gramola ere egon zen garai batean; gerora filarmonika hasi ziren ekartzen herrira. Aretxabaletako musika banda noiz sortu zen; honen inguruko azalpenak. Igandero egoten zen musika plazan; noiz hasi zen ohitura hori galtzen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zure gazte-denporan musikia egoten zan? Dantzia egoten zan?
- Nik musikia, dantzia ezautu neuen… Txistularixa beti egoten zan, aiuntamentukua, eta gero egon zan gramola bat, gramolia.
- Hori zu umia ziñanian?
- Bai, bai. Hementxe euen gramola bat, eta gramoliakin urte askuan. Baiña kobrau eitten auen, ez dakit txakur haundixa, txakur txikixa-edo.
- Dantzan egitegatik?
- Bai. Gero egon zan filarmonikia. Eibartik, bueno, Eibarkua ez zan, gero bizi zan, Angiozarkua.
- Aranzabal? Itxua?
- Aranzabal, Itxua, bai. Harek euken konpromiso bat hemen, baiña askotan ez zan etorten, etorten zan bere anaia. Bat zan "una figura", eta bestia zan "una figura", baiña "a lo contrario". Eta joten auen zazpiretan ekin eta beratziak arte.
- Eta orduan zeuek dantzan egin?
- Bai, dantzan eitten geuen. Eta horren atzian (?) gero ein zan musika banda bat. Musika bandia ez dakit noiz ingo zan. "Cincuenta"… Ez dakit "cincuenta" izengo zan. Musika bandia ein zan. Eta bastante ona zan. Gero etorri ziran kanpotik be bai, etorri ziran Erriojatik, Erriojatik etorri ziran lau ero bost. Erriojatik, euzen soldau Bitorixan, eta han bandan joten auen, eta lizenziau zienian, hemen biharra euen eta etorri zien hona. Hemen bizi die oin!
- Eta orduan musikia zela izaten zan, domeka guztietan ala jaiegunetan bakarrik?
- Ez, ez, ez, domeka guztietan. Eta ez dakit, hori desagertu zan "el año setenta"-edo desagertu zan.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia