Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Gerrako frontea Aretxabaleta inguruan

Gerrako frontea Aretxabaleta inguruan Soldaduak eta erreketeak Aretxabaletan. Frontea inguruan gelditu zen; alderdi bakoitza non egon zen gordeta. Frontea bertan egon zen bitartean, herriko bizimodua erabat aldatu zen; jende asko baserri aldera joan zen. Noiz hasi zen egoera aldatzen; frontea aurrera mugitzen...

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-019-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Soldaduak eta erreketeak Aretxabaletan. Frontea inguruan gelditu zen; alderdi bakoitza non egon zen gordeta. Frontea bertan egon zen bitartean, herriko bizimodua erabat aldatu zen; jende asko baserri aldera joan zen. Noiz hasi zen egoera aldatzen; frontea aurrera mugitzen...
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Herrixak hartuta geratu zienian, gauzak asko aldatuko ziren, ezta?
-Bueno!
-Kartzelia leku baten, eskolak be biharbada geratu egingo zien?
-Geratu ein zien, bai, bai. Eta hemen etorri zan, soldaduak egon zien, reketiak, hemetxe eskoletan, hemen ez euen kuartelik-eta, kuartela hor behian euen, ha guardazibillena zan; eta hemen geratu zan zera, frentia. Hemen geukan hor Murumendin, hor euzen zerak, gorrixak, esate baterako; hortxe euzen. Eta beherau be bai. Untzillan be bai, eta ixa, hemen esate jakona Artebixa, oin eztakit zela deiketan jakon, Artebixa; eta hemen setienbretik Santa Luzia egunerarte egon zian hor. Guk lanian eitten geuen, eta langille bat hil zan tiro batekin, hortitxik jaurtitta, oso urrian euzen.
-Orduan fabrikia ez zan geratu.
-Ez.
-Lanian jarraittu zenduen.
-Bai. Zelabaitt. Gero geratu zan.
-Hori lelengoko hori eztakitt zenbat denpora izengo zan. Setienbre, oktubre, nobienbre, dicienbre… Eta eneron ekin zan bonbardeo bat; bonbardeau euen Atxabaleta, eta ixa egunero bobardeaten euen, egun bittik behin ero. Eta orduen gu juan giñen Koruetara; jente asko juan zan hemendik, ixa egunero bonbardeaten euen. Eta orduen fabrikie, hiru ero lau kaiñonazo sartu zittuen, eta orduen itxi ein zan.
-Kaiñonazuak eta bonbardeuak zeiñen aldetik, nazionalak?
-Ez.
-Gorrixak?
-Bai. Hemen soldauak euzen Apotzan; Apotza baiño goratxua dao menditxo bat, Lata (?), eta aurrerau dao Asentzio, eta Asentzion gorrixak euzen eta Latan soldauak, Apotzan be bai, Untzillan gorrixak eozen, Galartzan reketiak eta aurrekaldian gorrixak. Eta Usittan reketiak eta Artian bestiak. Eta Santa Luzia egunian bota zittuen Usitta gaiñetik, horrek bota zittuen. Eske euzen, herri gaiñian euzen, eta ha kendu eiñ euen. Egon zan hortxe, konbate bat egon zan, eta orduantxe hil zien bi, gaiñera mondrauetarrak ziran.
-Orduan esan dozu jentia ihesi joan zala bonbardeuak hasi zienian?
-Bai, Koruetara eta, Azatzara eta, basarrixetara.
-Ihesi, baiña gertuan.
-Bai, bai. Kalian ez egotearren, pukat, e… Eta egon giñen, hiru hillabete ero egon giñen hor.
-Hemendik ihesi urten eta basarriren baten geratzen zan jentia?
-Bai, basarri baten.
-Basarrittarrak atia zabalik jentia hartzeko?
-Bai, bai. Hemen Azatzan-eta Koruetan-eta, hor Arientzan-eta, basarri gehixen baten euan jentia, kalekua. Hori izen zan enero, febrero, marzo, hiru hillebete. Abrillian, lelengoko abrillian ekin zan ofensibia hemendik Bilbo aldera, eta orduan, e…
-Puxka bat lasaittu.
-Bai.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia