Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Gerra zibila Aretxabaletan

Gerra zibila Aretxabaletan Francok herri bat hartzen zuen bakoitzean, manifestazioak egiten ziren kaleetan. Soldaduak herrian.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-019-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Francok herri bat hartzen zuen bakoitzean, manifestazioak egiten ziren kaleetan. Soldaduak herrian.

Transkripzioa

-Eta zuk gogoratzen dozu nazionalak herri bat hartzen zebenian manifestaziñuak edo prozeziñuak-edo eitten zittuen? Edo banderak leihoetan ipini bihar?
-Bai. Hemen eitten zan, "La toma de Bilbao", eta raa! manifestaziñua, ra, ra, ra… Baiña banderak-eta, guk behintzet etxien banderaik ez geuen ifiñi be eitten.
-Toki batzuetan, itxuria, derrigortu egitten zeben. Baiña manifestaziñua?
-Bai. Bai, hori eitten zan. Eitten zan kalien goixen… eta kale barreneraiño, tras, tras, tras..! "Viva España!" eta "boo" eta. Baiña ez euen soldaurik, paisanuek zien.
-Txapel gorrixa eruan bihar izaten zeban jentiak, umiak edo?
-Bai. Neuk be eruen neuen aste baten exo, baiña gehixao ez neuen eruen.
-Orduan, soldauak aurrera joan zirenian, lasai geratu zan herrixa?
-Bai. Gaiñera hemen soldauek egon ziran denpora gutxixan. Hoixe, hiru hillabete. Gehixao. Setienbrian sartu ziran, eta egon ziran abrillera arte. Maristetan-eta, hemen eskoletan-eta.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia