Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Batzoki zaharra; Kurutzeberriko gurutzea

Batzoki zaharra; Kurutzeberriko gurutzea Batzokia Aretxabaletan; non zegoen, zer antolatzen zen. Poxpolinak. Nortzuk izaten ziren dantzak erakusten ibiltzen zirenak. Kurutzeberriko gurutzea: nork diseinatu zuen, non montatu zen, nola...

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-018-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Batzokia Aretxabaletan; non zegoen, zer antolatzen zen. Poxpolinak. Nortzuk izaten ziren dantzak erakusten ibiltzen zirenak. Kurutzeberriko gurutzea: nork diseinatu zuen, non montatu zen, nola...
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta bestela batzokixak lokala nun zekan? Gogoan dakezu?
-Lokala hementxe, plazako eskillarak; hemendikaldekuek ez, bestekaldekuak. Eta hortxe euen, lenengo etxian, bai, hortxe, bigarren pisua.
-Eta ze zittuen han ofiziñak...?
-Ofiziñak be bai ta...
-Beste zeozer eitten zan? Ez dakit, herri batzutan kontatzen dabe teatruak itten ziala…
-Ez. Hemen oso lokal txikiña zan.
-Edo organizatzen zittuela dantzak edo pospoliñak?
-Hori baeuen, bai. Neu izen nintzan dantzari, eta bai. Eta neure arrebia be bai ta.
-Eta halan deitzen ziran, pospoliñak?
-Bai. Orduen nik eukiko nittuen beatzi urte edo; zortzi-beatzi urte. Eta jaixetan-ta itten gittuen dantzak.
-Eta zeiñek erakusten zittuen guzti horrek?
-Haxe bilbotarra, delineantia, esan dotsut emuten ebela klasiak dibujukuak.
-Lezamako delineantia?
-Bai.
-Horrek?
-Bai. Horrek eta gero hemen txistularixak be bai, Iturbek.
-Orduan bixak izaten zian?
-Bai, horrek izeten zien dantzak... Eta hori Bilbokua zan, Aznar zan hori, Bilbokua zan eta handik Bilbotik lehen be ibilitta euen nunbaitten hori be, dantzatan, eta handik ekarten zittuen hau hola, eta bestia eta, hemendik hau eta zera.
-Eta bera hemen bizi zan?
-Bai, hemen bizi zan, bai.
-Persona aktibua orduan?
-Bai, bai. Harek zera ein euen, beitu Kurutzeberriko kurtzia, ha bere proiektua zan, eta Aramaixon beste kurutze bat, Tellamendin, ha be bai. Haik kuruziak ein ziran, Lezaman egitten zittuen anguluak, "angulo en metálico", eta anguluakin eindda daoz horiek danok. Eta proiektua zan Aznarrena. Gero ha ein zan, ha montau zan, uste dot, Beroaneko fabrikan, Arrueneko fabrikan, Beroan. Hori ein zan "el año veintiocho". Akordetan naz, ni ez nintzan juan, lau urte neukan. Ni ez nintzan juan, baiña ama eta aitta joan ziran, ni geratu nintzan, amamakin geratu giñan gu etxian. Lau urtekin, orduen lau urtekin pentsau be ez juateik Kurutzeberrira.
-Orduan gaiñera oiñez joan bihar zan ez?
-Bai, bai. Dana oiñez. Eta kurutzie jaso euen, ez dakit, lau zera, pareja, idi parejak. Gero fotografia [...].
-Eta orduan egun espeziala izango zan, ez?
-Bai, bai. Mezia-ta erromerixia-ta danak egon zian. Oin be juaten gara, urtero juaten gara, setienbrian bigarren domekan juaten gara. Eitten da mezia emun eta gero piskolabis ta gero…
-Orduan mantentzen da ohitturia?
-Bai, bai.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia